Azaroaren 30ean, greba feminista orokorra: Arabako deialdi guztiak
Azaroaren 30erako Denon bizitzak erdigunean lelopean deitutako greba feminista orokorraren prozesua pandemia garaian aktibatu zen. 2022ko otsailean, mugimendu feministako hainbat kide Gasteizen elkartu ziren Euskal Zaintza Sistema Publiko eta Komunitarioa ezaugarritzen hasteko. Oraingo zaintza sistema eraldatzeko asmoz, mobilizazio prozesu bati ekin zioten.
"Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitzeko. Ezin dira ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu", ohartarazi zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak, dinamika aurkezteko agerraldian, otsailean.
"Krisiak oraindik ez badu eztanda egin, etxeko langileen esplotazioaren ondorio da, erakundeek eta familiek betetzen ez dituzten beharrak asetzen baitituzte", gaineratu zuten. "Lan baldintza negargarriekin, sektorea desaraututa eta langile migratu asko Atzerritartasun Legearen ondorioz diskriminazio egoeran daudelako. Etxeetan, lantokietan eta harremanetan langile klaseko emakumeak izaten jarraitzen dugu zaintza sostengatzen dutenak".
"Zaintzak irauli nahi ditugu dena aldatzeko. Egungo zaintza erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzeko asmoz, mobilizazio prozesu bati ekin diogu", adierazi zuten. Handik gutxira, martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba orokorrerako prozesua martxan zegoela iragarri zuen Mugimendu Feministak. Ekainean zehaztu zuten grebarako data: azaroaren 30a.
Zer da zaintza eskubide unibertsala?
2023ko urrian, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, hainbat eragile eta sindikaturekin adostuta, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko Herri Akordioa aurkeztu zuen.
Egoeraren azterketa bat egin ostean, zaintza lana zer den eta ekonomiari zer ekarpen egiten dion aztertzen du dokumentuak. Horrez gain, mugimendu feministak aldatu nahi duena plazaratzen du, aldarrikapen taula baten bitartez zaintza sistema publiko-komunitario baten oinarriak eraikitzeko ibilbide-orria proposatuz:
- Epe laburrera begirako lehentasunak, premiei erantzutea, hau da, egun, prekarioen eta kolapsatuen dauden egoerei aurre egiteko:
-
-
Zaintza duinen unibertsaltasuna eskubide gisa aitortzea eta bermatzea.
-
Zaintza sistema publikoa indartzea eta garatzea.
-
Zaintza zerbitzuen pribatizazioa amaitzea.
-
Etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzea eta garatzea.
-
Atzerritartasun Legea bertan behera uztea, eta bitartean, zaintza langile guztiak erregularizatzea.
-
Erroldatzeko eskubidea guztiontzat eskuragarri izatea.
-
Etxeko langile egoiliarren erregimena desagerraraztea.
-
Etxeko langileak lan-erregimen orokorrean sartzea: Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189. hitzarmena bere osotasunean berrestea.
-
Etxeko langileei gutxieneko soldatatik gorako lansaria ezartzea.
-
Zaintza sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea.
-
Zaintzaileei laguntzeko sareak sortzea.
-
Zaintzeko denborak bermatzea: lanaldia murriztu soldata txikitu gabe.
-
Gizonak interpelatzea, ez zaintzearen pribilegioari uko egin diezaioten eta zaintza lanetan ardura har dezaten.
-
Zaintzeko baimenak zabaltzea eta handitzea: loturagramak.
-
Zaintza lanak transbersalki lantzea: hezkuntzan, osasungintzan eta lan eremuan, besteak beste.
-
Denontzako pentsio duinak ezartzea: 1.080 eurokoak gutxienez.
-
Agroekologia babestea eta sustatzea.
-
Etxebizitza eskubidea bermatzea: merkatuan esku hartzea.
-
- Epe luzera begirako lehentasunak, bizitza erdigunean jarriko duen sistema sozial bat imajinatzea eta definitzea, sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala gaindituko dituena:
-
-
Zaintza sistema publiko-komunitarioa garatzea: aldaketa kultural handi bat eskatzen du eta transbertsalki momentu oro landu behar da (zaintzaren kulturaren kontzeptua jorratu eta zaintzen politizazioa zein kontzientzia bultzatu, familia heteronuklearra suntsitu, gizonei ardura exijitu, hezkidetza sustatu eta zaintzan oinarritutako eredu pedagogikoa garatu).
-
Lanaren banaketa sexual eta arrazista amaitzea.
-
Herri antolaketa feminista bat garatzea: espazioen diseinua, denboraren erabilera eta hirigintza -etxebizitza komunitarioak- eraldatu, elikadura burujabetza bultzatu, eta horren bidez hirien eta landa eremuaren arteko harremanak eraldatu.
-
Arrazakeriaren eta biolentzia instituzionalaren aurka borrokatzea.
-
Herri boterea eta gobernantza eredu berriak eraikitzea.
-
Zergatik greba?
Mugimendu Feministaren arabera, grebak "aldarrikatzeko" balio du, baina "prozesu osoari begiratzea" izango da garrantzitsuena, aldarrikapenen inguruan "antolakuntza, aktibazioa, saretzea, politizazioa, interpelazioa eta aliantzak" landuz.
Zergatik greba feminista?
"Sistema kapitalista, heteropatriarkal, kolonialista eta arrazista salatuko dugu, pribatizazioaren arduradunak interpelatuz eta seinalatuz", azaldu du Mugimendu Feministak. "Zaintza sektoreko langileekin aliantzak sendotzera goaz. Zaintza lanak politizatuz, jendartea politizatuko dugu".
Zergatik greba feminista orokorra?
Hasieratik, "mugimendu ezberdinen artean aliantzak indartzera" deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak: "Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borroka denon bizitzen aldeko borroka da. Denok hartu behar dugu ardura aldaketak emateko"
Nor dago grebara deituta?
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako langile guztiak daude deituta lanuzteetara, protesta ekintzetara eta mobilizazioetara, baita gizonezkoak ere. Dagoeneko 1.500 enpresa batzorde baino gehiagoren atxikimendua jaso du greba feminista orokorrak, eta ehun mobilizazio baino gehiago daude deituta.
"Greba feminista orokorrean lantokiak hustu eta kaleak hartu behar ditugu. Baina haratago doan deialdia da: greba prozesu baten mugarri da, mugimendu feministak bultzatutakoa, beste eragile sozial eta sindikalekin batera. Emakumeok planto egiten, errebelatzen ari gara, eta gizonek dagokien ardura hartzeko interpelatzeko modua ere bada", azpimarratu du Mugimendu Feministak. "Guztioi berdin eragiten ez badigu ere, guztion onurarako greba da".
Eta greba egin ezin dutenekin zer?
Langile askok ezin izango dute greba eskubidea gauzatu: etxeko langileak, zerbitzu minimoetan lanean daudenak, egoera prekarioagatik grebara atera ezin diren emakumeak, egoera administratibo irregularrean dauden langileak...
Greba egunean lanera joatera behartuta dauden pertsonei, sinbolikoki besoko edo zapi laranja bat janzteko dei egin die Mugimendu Feministak. "Greba egin ezin dutenengatik ere atera behar gara kalera", azpimarratu dute.
IRIZPIDEAK
Nolakoa izango da greba?
Euskal Herriko Mugimendu Feministak, denonbizitzakerdigunean.eus webgunean eta sare sozialetan, hainbat irizpide plazaratu ditu tokian toki, herriz herri, auzoz auzo, herrialdeka zein eskualdeka, greba feminista orokorra antolatzeko eta deitutako protestetan parte hartzeko:
- 24 orduko greba izango da, azaroaren 30eko 00:00etatik abenduaren 1eko 00:00ak artekoa.
- Goizeko piketeak: sindikatuek dinamizatuta, lan zentroetako produkzioa gelditzeko helburua izango dute, grebaren arrazoiak zabalduz, ohiko lan jarduna oztopatuz eta desnormalizazioa irudikatuz. Piketeetan emakumeen presentzia eta protagonismoa bermatzea eskatu dute, baina gizonezkoak ere parte hartzera deitu dituzte.
- Eguerdiko piketeak: zaintza langileak eta greba egiteko eskubidea urratuta duten langileen protagonismoa indartuko dute, 11:00etatik 12:30era bitartean. "Jarrera paternalistak" alde batera uzteko dei egin du mugimendu feministak.
- Herri bazkaria: herri edo auzo bakoitzeko grebalarien arteko "elkargune goxo" bezala planteatuko da. Beste hainbat irizpideren artean, menua aurreko egunean prestatzea gomendatu dute.
- Arratsaldeko mobilizazioak: eguneko mobilizazio jendetsuena izatea bilatuko dute antolatzaileek. Herrialdeka edo eskualdeka zentralizatuta izango direnez, bertaratzeko garraio publikoa ez erabiltzea eta, beharrezkoa bada, kotxe kedadak antolatzea eskatu dute.
- Zaintza guneak: zaintza beharrak dituzten herritarrak zaintzeko guneak izango dira, espazio "goxoak", irisgarriak eta zaintzaileak bermatuta izango dituztenak, txandak antolatuz. "Ez ditzagun rolak erreproduzitu, baina ez dadila izan gizon batzuen ardurak zuritzeko koartada. Gizonak egon daitezela lehentasunez, behar direnak, ez denak", eskatu dute.
- Propaganda: "Borroka, interpelazio eta kontzientziazio egun honetan propaganda tresna indartsua izatea nahi da", aldarrikatu du Mugimendu Feministak. Beraz, "eguneko zereginetako bat" bezala planteatuko dute greba egunean ere, parte hartzea bultzatuz eta materiala denon eskura jarriz. Propaganda sortzeko bitartekoak denonbizitzakerdigunean.eus webgunean daude eskuragarri.
ALEAren JARRAIPENA
Euskal Herriko hainbat kazetarik, tartean Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute ALEAko kazetariak, Kazetari feministen manifestua bultzatu dute azaroaren 30eko greba deialdiaren harira. Bertan, emakume kazetarien prekarietate egoera salatzeaz gain, kazetari zein hedabideentzako zenbait irizpide proposatu dituzte greba egunerako.
ALEAko lantaldeak bat egingo du greba feminista orokorrarekin, eta eguneko jarraipena egingo du azaroaren 30ean, Gasteizen, Aiaraldean, Arabako Errioxan, Lautadan, Gorbeialdean eta Mendialdean egingo diren pikete, protesta eta mobilizazioen berri emateko. Mugimendu feministaren gonbidapenari helduta, egun horretan soilik grebaren inguruko informazioa zabalduko du ALEAk.
Azaroak 30 | ARABAKO DEIALDIAK
Azaroaren 30ean, ostegunean, egun osoan zehar, goizeko lehen orduetatik iluntzeraino, askotariko mobilizazioak, protestak eta bestelako ekimenak izango dira Arabako hiriburuan eta eskualde zein herri gehienetan. ALEAn deialdi nagusiak bildu ditugu:
Hitzorduen zerrenda osatzen jarraitzen dugu. Bidali zure herriko deialdiak, argazkiak eta bestelako informazioa erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.
GASTEIZ
- Azaroaren 29an (bezperan), 20:00etan: kazerolada, auzoz auzo edo leihoetatik
- Abetxuku, La Taska de las Abuelas tabernan (Perkuneskekin batera)
- Adurtza: Hegoalde gizarte etxea
- Alde Zaharra-Errota: Aldabe gizarte etxea
- Errota: Aldabe gizarte etxetik
- Judimendi: Sefarad plaza
- Lakua-Sansomendi: San Valentin de Foronda bidezidorra, 5
- Salburua: Salburuko hizkietan
- Txago: Europa gizarte etxea
- Zabalgana-Ariznabarra: Zabalgana eta Nazio Batuen bidegurutzean
- 05:00 Piketeak:
- 1. zutabea: Michelin, Tuvisa, Etxeko Beroa egoitza, America Latina eta Eusko Jaurlaritza
- 2. zutabea: Mercedes, Aiara egoitza, Txagorritxu eta Eusko Jaurlaritza
- 3. zutabea (07:30ean): Esmaltaciones biribilgunean
- 08:00 Elkargunea, Eusko Jaurlaritzan
- Gasteizko Unibertsitatea:
- 00:00 Grebari hasiera, Kutxi kaleko sarreratik
- 07:30 Piketeak, Campuseko triangeluan
- 10:30 Mobilizazioa Elurretatik
- 15:00 Bazkari autogestionatua Letren Fakultatean
- 17:15 Zutabea, Campusetik manifestaziora
- 09:00 Ekintzak auzoetan
- Judimendi:
- 09:30 Gosaria Sumendi Espazioan
- 10:00 Piketeak Sumenditik
- 12:30 Kedada Deribara joateko, Sefarad plazatik
- Alde Zaharra:
- 09:30 Gosaria Hala Bedi Tabernan
- 10:00 Zaintzen ibilaldia, Santo Domingo plazan
- 11:00 Kazerolada eta pikete solidarioak, Artiumen
- 12:30 Kedada Deribara joateko, Hala Bedi Tabernatik
- Zaintza gunea: Hala Bedi Taberna
- Adurtza:
- 09:00 Gosaria auzo elkartean
- 10:00 Info Gunea, Heraclio Fournier eta Castro Urdiales kaleen artean
- 11:00 Kazerolada, Bizan zentrotik hasita (Dultzaina kalea, 11)
- Zabalgana:
- 08:55 Elkarretaratzeak eskoletan: Aldaialde, Zabalgana eta Armentia
- 10:00 Mural margoketa eta kafe komunitarioa, Skate Parkean
- 12:00 Deribarako zutabea: Ariznabarreko egoitza, Batango egoitza, Osakidetzako zentrala, Adurtzako Lanbide
- 15:00 Bazkaria Larragorri elkartean (Ariznabarra). Ondoren, kafe-tertulia
- Errekaleor:
- 09:00 Gosaria auzoko gaztetxean
- 10:15 Kazerolada, auzotik Adurtzara
- Errota:
- 09:30 Gosaria Baratza Aretoan
- 10:00 Pikete solidarioa Arriagako Bizan zentrotik
- Lakua-Sansomendi:
- 09:30 Gosari autogestionatua, merkataritza zentroko atean
- 09:45 Pikete informatiboak, auzoko egoitza eta komertzioetan
- Salburua:
- 10:00 Gosari autogestionatua, auzo elkartean
- 17:15 Auzo kedada manifestaziora joateko, anbulategian
- Txagorritxu:
- 09:00 Gosaria auzo elkartean (Juana Jugan kalea, 43)
- Judimendi:
- 11:00 Kazerolada, auzoz auzo:
- Adurtza: Adurtzako Bizan zentrotik
- Alde Zaharra: Artium Museotik
- Errota: Santo Domingo plazatik
- Erdialdea: Andre Maria Zuriaren plazatik
- Judimendi: Medico Tornay plazatik
- Lakua-Sansomendi: Fausto Iñiguez de Betolaza plaza (Yaiza eta Galeon arteko parkea)
- Salburua: Martxoak 8 etorbideko egoitzatik
- Txago: Gazalbidetik (auzoko egoitzetatik igaroko da)
- Zabalgana-Ariznabarra: Skate parketik
- 13:00 Deriba. Ibilaldi aldarrikatzaile eta politikoa zaintza eskubidearekin lotutako hiriko hainbat lekutatik. Puntu bakoitzean eragile batek hartuko du protagonismoa:
- 1. Adurtzako Lanbide
Etxe eta zaintza langileak, formakuntza eskuragarri, lan ordutegietara egokitua eta bizitza duinarekin bateragarri izateko eskubidearen alde. - 2. INSS (Gizarte Segurantza)
Emakume pentsiodunak, pentsio duinen alde eta alargunen bazterketaren zein emakume nagusien txirotasunaren aurka. - 3. SMUS (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua)
Inor Ez Etxerik Gabe eta Ongi Etorri Errefuxiatuak, bizitza duinetarako baliabide publikoen alde. - 4. Diputazioa
Egoitzetako langileak, hitzarmen kolektiboaren alde; eta familia elkarteak, zaintza publikoen eskubidearen alde. - 5. Udaletxea
Erroldarik Gabe Izaterik Ez, errolda eskubidearen alde; eta Etxez Etxeko Zerbitzuko langileak, erabateko prestutasunaren kontra eta lan baldintza duinen alde. - 6. Santiago Ospitalea
Osasun Publikoa Aurrera plataforma, sistema publikoa indartzearen alde eta pribatizazioaren kontra. - 7. Santa Barbara plaza
Gasteizko Mugimendu Feminista, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren alde.
- 1. Adurtzako Lanbide
- 15:00 Herri bazkari nagusia, Kubik aretoan
- Judimendiko ekimenak:
- 15:00 Bazkaria, Sumendi Espazioan
- 16:00 Bazkaloste musikatua, Sumendi Espazioan
- 17:30 Kedada manifestaziora joateko, Medico Tornay kaletik
- 15:00 Bazkaria, Sumendi Espazioan
- Adurtzako ekimenak:
- 15:00 Bazkaria, auzo elkartean
- 17:30 Zutabea manifestaziora, Arotz tabernatik
- Alde Zaharrean ekimenak:
- 17:00 Kalejira auzoa berotzeko, Hala Bedi Tabernatik
- 17:30 Zutabea manifestaziora, Landatxotik
- Errekaleorreko ekimenak:
- 15:30 Bazkaria auzoan
- 17:15 Bizikleta zutabea, auzoko plazatik Arotz tabernara (Adurtzako zutabea)
- 17:30 Gazte Blokea, Rafa plazatik (Harramazka, Ikama eta Gasteizko unibertsitateko greba batzordeak deituta)
- 18:00 Manifestazioa, San Anton plazatik
- 20:00 Atsedena
- Umeen zaintza guneak:
- Judimendiko Auzo Elkartea: 08:00-12:30 eta 16:30-18:00
- Gasteiz Txiki Elkartea (Alde Zaharra): 08:30-12:30 eta 16:30-18:00
- Errekaleorreko Gaztetxea: 09:00-21:00; eta 10:00-12:00 eskalada
- Grebalarientzako zaintza guneak:
- Judimendiko Auzo Elkartea: 08:00-12:30
- Hala Bedi Taberna (Alde Zaharra): 08:00-12:30 eta 16:30-18:00
- Errekaleorreko Gaztetxea: 09:00-21:00
- Baratza Aretoa (Errota): 09:00-12:30
AIARALDEA
- Azaroaren 29an (bezperan), 20:30ean: pikete feminista mistoa, Laudioko Eroskiko biribilgunetik
- Amurrio:
- 05:00 Kotxe kedada Telefonican
- 05:15 Industria piketeak Saratxon
- 07:15 Herriko piketeak Telefonicatik
- 07:30 Ikasle piketeak parketik
- 11:00 Gosaria grebalarientzat, herriko plazan
- 11:45 Elkartasun piketeak, herriko plazatik abiatuta
- 15:00 Bazkaria herriko plazan (bakoitzak berea eramanda)
- 16:00 Kazerolada, plazatik abiatuta (zarata egiteko tresnak eramanda)
- 17:30 Kotxe kedada Telefonican, Laudiora joateko
- Zaintza gunea: herriko plazan, 07:00etatik 17:00etara
- Aiara:
- 17:00 Kotxe karabana, Etxaurren Ikastolako parkinetik
- 17:20 Denok Laudiora, Luiaondoko Zentro Sozialaren aurreko parkinetik igaro ostean
- Laudio:
- 05:00 Kedada Latiorroko parkinean
- 05:15 Piketeak industrian
- 08:15 Ikasle piketeak herriko plazatik
- 08:30 Herriko piketeak herriko kaleetatik
- 11:00 Kafea grebalarientzat herriko plazan
- 11:45 Elkartasun piketeak eta mobilizazioa, herriko plazatik
- 14:30 Bazkaria herriko plazan (bakoitzak berea eramanda)
- Zaintza gunea: herriko plaza, 07:00etatik 17:00etara
- 18:00 Eskualdeko manifestazioa, Laudioko herriko plazatik
ARABAKO ERRIOXA
Eskualde mailako bi deialdi nagusi izango dira Arabako Errioxan:
- Guardia: 12:30 Plaza Berrian
- Oion: 13:30 Olibondoaren biribilgunean
GORBEIALDEA
- Herri ekimenak
- 10:00 Zigoitia: Artzegiko parkinean
- 11:00 Zuia: Gurutze Gorrian
- 12:30 Urkabustaiz: Plaza Berrian
- 14:00 Bazkaria, Beheko Iturri txokoan (Izarra)
- 17:00 Kotxe kedada Ostuñoko parkinean (Izarra), Gasteizko manifestaziora joateko
LAUTADA
- Agurain
- 05:00 Piketeak industrian, Aguraingo gasolindegitik
- 08:00 Piketeak herritik, San Juan plazatik
- 05:00 Piketeak industrian, Aguraingo gasolindegitik
-
- 11:00 Elkartasun piketeak, Sallurtegi egoitzan
- 14:30 Bazkaria, Santa Maria plazan (janaria etxetik eramanda)
- 18:30 Eskualdeko manifestazioa, San Juan plazatik abiatuta
- Grebalarientzako zaintza gunea: Latsarri Aguraingo Gaztetxea
- 11:00 Elkartasun piketeak, Sallurtegi egoitzan
- Araia
- 11:30 Pikete solidarioa (kafe-tertulia), Araiako plazan
- 12:30 Elkarretaratzea, Araiako plazan
- 11:30 Pikete solidarioa (kafe-tertulia), Araiako plazan
MENDIALDEA
- 06:15 Piketea Biomendin
- 09:00 Piketea Birgarako gasolindegian
- 11:00 Elkarretaratzea, Kanpezuko Etxe Komunitarioan eta gero plazara
- 14:00 Piketea Maeztuko okindegi zaharrean
- 15:00 Bazkari autogestionatua, Potroan (Maeztu). Janaria eta edaria etxetik eraman eta partekatuko dute.
- 17:00 Kotxe kedada, Potrotik Gasteizko manifestaziora joateko
Hitzorduen zerrenda osatzen jarraitzen dugu. Bidali zure herriko deialdiak, argazkiak eta bestelako informazioa erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.