Azaroaren 30ean, greba feminista orokorra: Arabako deialdi guztiak

Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 12:00

Gasteizko Mugimendu Feministaren manifestazioa, martxoaren 8an. ALEA

Azaroaren 30ean, ostegunean, askotariko mobilizazioak, protestak eta ekimenak izango dira Araban: Gasteizen, auzoetan, Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Arabako Errioxan, Mendialdean... Deialdi nagusiak bildu ditugu ALEAn.

GASTEIZ

  • Azaroaren 29an (bezperan), 20:00etan: kazerolada, auzoz auzo edo leihoetatik
    • Abetxuku, La Taska de las Abuelas tabernan (Perkuneskekin batera)
    • Adurtza: Hegoalde gizarte etxea
    • Alde Zaharra-Errota: Aldabe gizarte etxea
    • Errota: Aldabe gizarte etxetik
    • Judimendi: Sefarad plaza
    • Lakua-Sansomendi: San Valentin de Foronda bidezidorra, 5
    • Salburua: Salburuko hizkietan
    • Txago: Europa gizarte etxea
    • Zabalgana-Ariznabarra: Zabalgana eta Nazio Batuen bidegurutzean

  • 05:00 Piketeak:
    • 1. zutabea: Michelin, Tuvisa, Etxeko Beroa egoitza, America Latina eta Eusko Jaurlaritza
    • 2. zutabea: Mercedes, Aiara egoitza, Txagorritxu eta Eusko Jaurlaritza
    • 3. zutabea (07:30ean): Esmaltaciones biribilgunean

  • 08:00 Elkargunea, Eusko Jaurlaritzan
  • Gasteizko Unibertsitatea:
    • 00:00 Grebari hasiera, Kutxi kaleko sarreratik
    • 07:30 Piketeak, Campuseko triangeluan
    • 10:30 Mobilizazioa Elurretatik
    • 15:00 Bazkari autogestionatua Letren Fakultatean
    • 17:15 Zutabea, Campusetik manifestaziora
  • 09:00 Ekintzak auzoetan
    • Judimendi:
      • 09:30 Gosaria Sumendi Espazioan
      • 10:00 Piketeak Sumenditik
      • 12:30 Kedada Deribara joateko, Sefarad plazatik

    • Alde Zaharra:
      • 09:30 Gosaria Hala Bedi Tabernan
      • 10:00 Zaintzen ibilaldia, Santo Domingo plazan
      • 11:00 Kazerolada eta pikete solidarioak, Artiumen
      • 12:30 Kedada Deribara joateko, Hala Bedi Tabernatik
      • Zaintza gunea: Hala Bedi Taberna

    • Adurtza:
      • 09:00 Gosaria auzo elkartean
      • 10:00 Info Gunea, Heraclio Fournier eta Castro Urdiales kaleen artean
      • 11:00 Kazerolada, Bizan zentrotik hasita (Dultzaina kalea, 11)

    • Zabalgana:
      • 08:55 Elkarretaratzeak eskoletan: Aldaialde, Zabalgana eta Armentia
      • 10:00 Mural margoketa eta kafe komunitarioa, Skate Parkean
      • 12:00 Deribarako zutabea: Ariznabarreko egoitza, Batango egoitza, Osakidetzako zentrala, Adurtzako Lanbide
      • 15:00 Bazkaria Larragorri elkartean (Ariznabarra). Ondoren, kafe-tertulia

    • Errekaleor:
      • 09:00 Gosaria auzoko gaztetxean
      • 10:15 Kazerolada, auzotik Adurtzara

    • Errota:
      • 09:30 Gosaria Baratza Aretoan
      • 10:00 Pikete solidarioa Arriagako Bizan zentrotik

    • Lakua-Sansomendi:
      • 09:30 Gosari autogestionatua, merkataritza zentroko atean
      • 09:45 Pikete informatiboak, auzoko egoitza eta komertzioetan

    • Salburua:
      • 10:00 Gosari autogestionatua, auzo elkartean
      • 17:15 Auzo kedada manifestaziora joateko, anbulategian

    • Txagorritxu:
      • 09:00 Gosaria auzo elkartean (Juana Jugan kalea, 43)
  • 11:00 Kazerolada, auzoz auzo:
    • Adurtza: Adurtzako Bizan zentrotik
    • Alde Zaharra: Artium Museotik
    • Errota: Santo Domingo plazatik
    • Erdialdea: Andre Maria Zuriaren plazatik
    • Judimendi: Medico Tornay plazatik
    • Lakua-Sansomendi: Fausto Iñiguez de Betolaza plaza (Yaiza eta Galeon arteko parkea)
    • Salburua: Martxoak 8 etorbideko egoitzatik
    • Txago: Gazalbidetik (auzoko egoitzetatik igaroko da)
    • Zabalgana-Ariznabarra: Skate parketik

  • 13:00 Deriba. Ibilaldi aldarrikatzaile eta politikoa zaintza eskubidearekin lotutako hiriko hainbat lekutatik. Puntu bakoitzean eragile batek hartuko du protagonismoa:

    • 1. Adurtzako Lanbide
      Etxe eta zaintza langileak, formakuntza eskuragarri, lan ordutegietara egokitua eta bizitza duinarekin bateragarri izateko eskubidearen alde.

    • 2. INSS (Gizarte Segurantza)
      Emakume pentsiodunak, pentsio duinen alde eta alargunen bazterketaren zein emakume nagusien txirotasunaren aurka.

    • 3. SMUS (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua)
      Inor Ez Etxerik Gabe eta Ongi Etorri Errefuxiatuak, bizitza duinetarako baliabide publikoen alde.

    • 4. Diputazioa
      Egoitzetako langileak, hitzarmen kolektiboaren alde; eta familia elkarteak, zaintza publikoen eskubidearen alde.

    • 5. Udaletxea
      Erroldarik Gabe Izaterik Ez, errolda eskubidearen alde; eta Etxez Etxeko Zerbitzuko langileak, erabateko prestutasunaren kontra eta lan baldintza duinen alde.

    • 6. Santiago Ospitalea
      Osasun Publikoa Aurrera plataforma, sistema publikoa indartzearen alde eta pribatizazioaren kontra.

    • 7. Santa Barbara plaza
      Gasteizko Mugimendu Feminista, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren alde.

  • 15:00 Herri bazkari nagusia, Kubik aretoan

  • Judimendiko ekimenak:
    • 15:00 Bazkaria, Sumendi Espazioan
    • 16:00 Bazkaloste musikatua, Sumendi Espazioan
    • 17:30 Kedada manifestaziora joateko, Medico Tornay kaletik

  • Adurtzako ekimenak:
    • 15:00 Bazkaria, auzo elkartean
    • 17:30 Zutabea manifestaziora, Arotz tabernatik
  • Alde Zaharrean ekimenak:
    • 17:00 Kalejira auzoa berotzeko, Hala Bedi Tabernatik
    • 17:30 Zutabea manifestaziora, Landatxotik

  • Errekaleorreko ekimenak:
    • 15:30 Bazkaria auzoan
    • 17:15 Bizikleta zutabea, auzoko plazatik Arotz tabernara (Adurtzako zutabea)
  • 17:30 Gazte Blokea, Rafa plazatik (Harramazka, Ikama eta Gasteizko unibertsitateko greba batzordeak deituta)
  • 18:00 Manifestazioa, San Anton plazatik
  • 20:00 Atsedena
  • Umeen zaintza guneak:
    • Judimendiko Auzo Elkartea: 08:00-12:30 eta 16:30-18:00
    • Gasteiz Txiki Elkartea (Alde Zaharra): 08:30-12:30 eta 16:30-18:00
    • Errekaleorreko Gaztetxea: 09:00-21:00; eta 10:00-12:00 eskalada

  • Grebalarientzako zaintza guneak:
    • Judimendiko Auzo Elkartea: 08:00-12:30
    • Hala Bedi Taberna (Alde Zaharra): 08:00-12:30 eta 16:30-18:00
    • Errekaleorreko Gaztetxea: 09:00-21:00
    • Baratza Aretoa (Errota): 09:00-12:30

AIARALDEA

  • Azaroaren 29an (bezperan), 20:30ean: pikete feminista mistoa, Laudioko Eroskiko biribilgunetik
  • Amurrio:
    • 05:00 Kotxe kedada Telefonican
    • 05:15 Industria piketeak Saratxon
    • 07:15 Herriko piketeak Telefonicatik
    • 07:30 Ikasle piketeak parketik
    • 11:00 Gosaria grebalarientzat, herriko plazan
    • 11:45 Elkartasun piketeak, herriko plazatik abiatuta
    • 15:00 Bazkaria herriko plazan (bakoitzak berea eramanda)
    • 16:00 Kazerolada, plazatik abiatuta (zarata egiteko tresnak eramanda)
    • 17:30 Kotxe kedada Telefonican, Laudiora joateko
    • Zaintza gunea: herriko plazan, 07:00etatik 17:00etara
  • Aiara:
    • 17:00 Kotxe karabana, Etxaurren Ikastolako parkinetik
    • 17:20 Denok Laudiora, Luiaondoko Zentro Sozialaren aurreko parkinetik igaro ostean

  • Laudio:
    • 05:00 Kedada Latiorroko parkinean
    • 05:15 Piketeak industrian
    • 08:15 Ikasle piketeak herriko plazatik
    • 08:30 Herriko piketeak herriko kaleetatik
    • 11:00 Kafea grebalarientzat herriko plazan
    • 11:45 Elkartasun piketeak eta mobilizazioa, herriko plazatik
    • 14:30 Bazkaria herriko plazan (bakoitzak berea eramanda)
    • Zaintza gunea: herriko plaza, 07:00etatik 17:00etara
  • 18:00 Eskualdeko manifestazioa, Laudioko herriko plazatik

ARABAKO ERRIOXA

Eskualde mailako bi deialdi nagusi izango dira Arabako Errioxan:

  • Guardia: 12:30 Plaza Berrian
  • Oion: 13:30 Olibondoaren biribilgunean

GORBEIALDEA

  • Herri ekimenak
    • 10:00 Zigoitia: Artzegiko parkinean
    • 11:00 Zuia: Gurutze Gorrian
    • 12:30 Urkabustaiz: Plaza Berrian

  • 14:00 Bazkaria, Beheko Iturri txokoan (Izarra)

  • 17:00 Kotxe kedada Ostuñoko parkinean (Izarra), Gasteizko manifestaziora joateko

LAUTADA

  • Agurain
    • 05:00 Piketeak industrian, Aguraingo gasolindegitik

    • 08:00 Piketeak herritik, San Juan plazatik
    • 11:00 Elkartasun piketeak, Sallurtegi egoitzan

    • 14:30 Bazkaria, Santa Maria plazan (janaria etxetik eramanda)

    • 18:30 Eskualdeko manifestazioa, San Juan plazatik abiatuta

    • Grebalarientzako zaintza gunea: Latsarri Aguraingo Gaztetxea

  • Araia
    • 11:30 Pikete solidarioa (kafe-tertulia), Araiako plazan

    • 12:30 Elkarretaratzea, Araiako plazan 

MENDIALDEA

  • 06:15 Piketea Biomendin
  • 09:00 Piketea Birgarako gasolindegian
  • 11:00 Elkarretaratzea, Kanpezuko Etxe Komunitarioan eta gero plazara
  • 14:00 Piketea Maeztuko okindegi zaharrean
  • 15:00 Bazkari autogestionatua, Potroan (Maeztu). Janaria eta edaria etxetik eraman eta partekatuko dute.
  • 17:00 Kotxe kedada, Potrotik Gasteizko manifestaziora joateko

Hitzorduen zerrenda osatzen jarraitzen dugu. Bidali zure herriko deialdiak, argazkiak eta bestelako informazioa erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago