Denon bizitzak erdigunean: zaintza iraultzea, dena aldatzeko lelopean, "egungo zainketa erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzea" izan da Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarri nagusia aurtengo Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokor baterako prozesua abiatu duela jakinarazi du goizean, Bilbon egindako prentsaurreko batean. Zaintza eskubide unibertsala izango da grebaren ardatza, eta herri mugimenduekin, mugimendu sozialekin eta sindikatuekin batera egingo da: "Greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, Martxoak 8, lehen urratsa da", iragarri dute. Hau da, oraingoan greba feminista ez da martxoaren 8an izango, baizik eta aurrerago jakitera emango duten beste data batean.
Testuinguru horretan, mugimendu feministak, tokiko erakundeek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak izan dira Arabako eskualdeetan, herrietan, hiriburuan eta auzoetan; eta martxoan zehar ere askotariko jarduerak izango dira:
GASTEIZ
- Gasteizko Mugimendu Feminista: manifestazio nagusia, 19:00etan San Anton plazatik.
- Gasteizko Udala: Emakumeak gora! kanpaina instituzionalarekin batera, Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta morez argiztatu ditu udaletxea, Floridako kioskoa, Arkupeko ibilbidea, eta Santa Barbara plaza eta Antso Jakituneko pergolak. Horrez gain, udal adierazpena adostu dute EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin taldeek; PPk, berriz, adierazpenarekin bat ez egitea erabaki du.
- LAB sindikatua: 11:00etan mobilizazioa Diputazioaren aurrean: Pribatizazioa, zaintzako langileon miseria! — Langile publikoak gara lelopean.
GORBEIALDEA
- Zigoitia: 19:00etan, eskualde mailako manifestazioa Urisolotik, Gorbeialdeko Mugimendu Feministak deituta. Kotxe karabanak irtengo dira Ostuñotik (18:00) eta Zuiako Plazatik (18:30).
- Aramaio: 18:00etan elkarretaratzea Herriko Plazan. Horrez gain, Udalak, Aramaixoko Talde Feministak eta Itur-Zuri Emakume Elkarteak antolatutako jarduerak hilabete osoan zehar.
- Zuia: martxoaren 3tik 31ra, Stuart MacDonald-en Women to the front: emakumeak rockean argazki erakusketa, Zuiako liburutegian, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era. Horrez gain, jarduerak hilabete osoan zehar.
LAUTADA
- Agurain: manifestazioa, 19:00etan San Juan plazatik, Lautadako Mugimendu Feministak deituta. Ondoren, dantza plaza feminista.
- Asparrena: elkarretaratzea, 12:00etan Araiako Herriko Plazan.
- Dulantzi: 13:00etan, meza (Etxekoandre Elkartea); 14:30ean, emakumeentzako bazkaria (Etxekoandre Elkartea); martxoaren 8an eta 9an, berdintasunaren aldeko horma-irudia Ludotekan. Horrez gain, jarduerak hilabete osoan zehar.
MENDIALDEA
- Maeztu: elkarretaratze instituzionala, 12:00etan udaletxearen aurrean; mugimendu feministaren elkarretaratzea, 19:00etan VIBEn.
- Kanpezu: kalejira, 20:00etan, frontoi zaharretik plazara.
AIARALDEA
Aiaraldeko argazkiak eta informazio guztia: AIARALDEA.eus atarian
- Aiaraldeko Mugimendu Feministaren deialdi bateratua: 12:00etan kotxe karabana, Urduñako autokarabanen parkinetik Ibarraraino, Amurrio, Luiaondo, Laudio eta Orozkotik igarota.
- Amurrio: 10:00etan, herri apainketa Herriko Plazatik; 11:30ean, Telefonican, kotxe kedada Urduñara joateko; 12:00etan, ikasle paroa; 12:15ean, ikasleen elkarretaratzea Herriko plazan; 18:30ean, Elementas bakarrizketa Herriko Plazan; 19:00etan, manifestazioa Herriko Plazatik. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Laudio: 11:00etan, Lateorroko parkinean, kotxe kedada Urduñara joateko; 12:00etan, adierazpen instituzionalaren irakurketa; 12:45ean, paroa ikastetxeetan; 13:00etan, ikasleen elkarretaratzea Zumalakarregin, udaletxe parean; 17:30ean, Herriko Plazan, txokolatada, zapien salmente, Etawasol-en emanaldia eta performance bat; 18:30ean, Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratze instituzionala, Herriko Plazan; 18:45ean, dantza herrikoia Herriko Plazan; eta 19:30ean, mugimendu feministaren manifestazioa. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Artziniega: 13:30ean, elkarretaratzea frontoian; 14:30ean, bazkaria eta dantza (Hiriska); 18:00etan, sarea sortzea eta munduko musika (ATF); 19:00etan, topaketa frontoian. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Okondo: zapi moreak eskolan eta liburutegian; 19:00etan elkarretaratzea termometroan. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Aiara: 18:00etan elkarretaratzea Ferialean. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
ARABAKO ERRIOXA
- Guardia, Arabako Errioxako Mugimendu Feministak deituta: 18:00etan, elkarretaratzea Paganoseko Ataritik; 19:00etan, eskualde mailako manifestazioa, Guardiako kaleetatik Plaza Nagusiraino; mobilizazioaren amaieran, manifestua irakurriko dute. Eskualdeko herrietatik karabanak aterako dira.
- Bastida: 12:00etan, elkarretaratzea Herriko Plazan; martxoaren 10ean, 19:00etan Kultur Etxean, Pantxika Lamurren Alter Ego bakarrizketa; martxoaren 11n, 19:00etan Kultur Etxean, paralelismo tailerra.
- Oion: 10:30etik 12:30era, kafe feminista kioskoan (jarduerak, jolasak, irakurketa aldarrikatzailea...).
AÑANA
- Gaubea: martxoaren 10ean, emakumeen afari musikatua Angostoko Kanpinean, 21:00etatik aurrera; martxoaren 18an, 18:30ean Espejoko gizarte zentroan, Hasta los tacones antzerkia.
- Kuartango: martxoaren 14an, Añana FEMprende sarearen XXI. saioa, 17:00etatik 19:30era Kuartango Lab-en. Mentxu Ramilo Araujok koordinatuta, emakume ekintzaileentzat edo interesa dutenentzat.
Zure herriko mobilizazioen irudiak ALEAn argitaratzea nahi baduzu, bidali mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.