Egitaraua | Abuztuak 4

Txupinazoa, ETS, Juantxo Skalariak eta beste hamaika hitzordurekin dator eztanda

Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 11:10

Foru plazan izango dira ETS arabarrak. Argazkia: ETS

Gasteizko jaiei hasiera eman, eta aldi berean etapa bat itxiko du Zeledonek gaur; 21 urteren ostean, azkeneko jaitsiera izango du Gorka Ortiz de Urbinak Zeledon modura, eta beraz, poza eta pena ere batuko dira jaira. Gaurtik aurrera, 400 ekitaldi baino gehiago izango dira hiriko txoko ugaritan.

EGITARAUA | Abuztuak 4, ostirala
 

18:00 2023ko jaiei hasiera emango dien suziriaren jaurtiketa eta Zeledonen jaitsiera, Udal Musika Bandak, Udal Txistulari Bandak zein Arabako Aldundiko Txistularien Bandak eta FML Pirotekniaren suziriek lagunduta, Andre Maria Zuriaren plaza. 

18:30 Kalez kale, San Prudentzio kalean hasita Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsa Ibilbidea: San Prudentzio kalea, Arka plaza, Dato kalea, Posta kalea eta Agirre Lehendakaria.

19:00 Haurrentzako dantzaldia: DJ Mitxel. 'Dantza dezagun dantza! Euskaraz', Fz. de Pierola Apezpikuaren lorategian.

19:00 - 21:30 Ekhi taldearekin dantzaldia, Florida parkean.

19:00 - 02:00 Azoka arabiarra; mundu arabiarreko janaria, artisautza eta animazioa, Juan Aiala plazan.

19:15 Udal segizioa Bezperetara joatea, Udal musika bandak, txistulari bandak, erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsak zein gaitza-jotzaileen bandek lagunduta.

21:00 Larrain dantza eta Txulalai, Aihotz plazan.

21:00 XXIX. Andre Maria Zuria gizonezkoen esku-pilota txapelketa, Ogeta pilotalekuan.

22:00 Farolen arrosarioaren prozesioa, erdialdean.

22:00 Negra Cucaracha Terrorfolk, Txosnetan.

22:00 - 23:45 'Un Oscar para Óscar', Gorka Aginagalde eta Jon Plazaolarekin, Principal antzokian.

22:00 - 01:00 Indarra eta Biotzatarrak fanfarreak, erdialdean.

23:00 (Zezensuzkoa, Olagibel kalean.

23:00 Eire, txosnetan.23:00 Eire, Txosnetan.

23:30 Lisker, Arka plazan.

00:00 ETS, Foru plazan.

00:00 Juantxo Skalariak & La Rude Banda, Txosnetan.

00:30 Alaska on Tour, Plaza Berrian.

02:00 Skabidean, Txosnetan.

04:00 DJ Pezón. Kontzertua: Gora Etorri, Txosnetan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide