mar 19, 00:00 Araba
Iritsi da 23. Korrika, martxoaren 14tik 24ra bitartean euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen martxa. ALEAk Arabatik igaroko diren kilometroen jarraipen berezia egingo du datozen egunetan, eta, gainera, irudiak erredakziora bidaltzeko dei egin du.
mar 18, 23:30 Araba
Astelehen goizaldean, 04:54ak aldera, Araban sartu da 23. Korrika, Kanpezutik. Nafarroara sarrera azkarra egin ostean, gure lurraldean murgilduko da egun osoan zehar. Mendialdea, Arabako Errioxa, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdea zeharkatu ostean, 19:30ean iritsi da Gasteizera, eta lau ordu eman ditu hiriburuan. Gauerdiaren atarian helduko da Lautadara, eta astearteko 04:12an Nafarroara itzuliko da, Eginotik.