Puntista onenak elkartuko ditu Neska eta Blusa Jai Alai txapelketak

Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 10:26

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiarekin izan dira pilotariak. Argazkia: AFA

Olabe pilotalekuan izango da, abuztuaren 3an, 19:00etatik aurrera.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak harrera egin die Neska eta Blusa Jai Alai zesta puntako profesionalen txapelketako antolatzaileei eta parte hartuko duten pilotariei. Txapelketa ostegunean izango da, abuztuaren 3an, 19:00etatik aurrera, Mendizorrotzeko Olabe pilotalekuan.

Txapelketarako sarrera doakoa da, Arabako Aldundiaren babesarekin, eta zozketen bidez bildutako eta ikusleek borondatez emandako diru guztia Ascudean Familia Zaintzaileen eta Mendeko Pertsonen Elkartearentzat izango da.

Arabako Pilota Federazioko presidente Iker Gereta eta Gasteiz Jai Alai Klubeko presidente Jon Zarandona izan dira ekitaldiaren aurkezpenean. Eta haiekin batera, Aaron Gonzalez de Matauco, Julen del Rio eta Maite Ortiz de Mendibil pilotariak, eta Ascudean elkarteko presidente Alberto Blanco.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide