Gasteizko euskaldunen jaia ospatuko dute urriaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-10-17 17:13   Euskara

Gasteizko euskaldunen jaia ospatuko dute urriaren 28an

GEU elkarteak 25.urteurrena ospatuko du, eta hiriko euskaldun guztiak elkartu nahi ditu Gasteizen, egun osorako prestatu duen egitarauarekin.

Gasteiz euskaldunaren ibilbidea egin zuten Argia Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano / Sergio Azkarate 2017-10-10 10:51   Euskara

Larunbatekoa ibilbide berezia izan zen, eta GEU elkartearekin batera, beste eragile batzuk izan ziren, tartean, Ramon Bajo eskola eta Goian, Zizta eta Lazarraga elkarteak.

Gasteizko Irakurle Klubaren aurkezpena, Bernardo Atxagarekin

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-10-02 12:03   Euskara

Gasteizko Irakurle Klubaren aurkezpena, Bernardo Atxagarekin

Bernardo Atxagaren Pott inguruak hitzaldiarekin emango diogu hasiera Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriari.

Begi Belarri, euskal ikus-entzunezkoak mugarri

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-09-26 09:36   Kultura

Begi Belarri, euskal ikus-entzunezkoak mugarri

Irailean hasita, hilabetean behin, euskarazko film eta solasaldiak eskainiko dira Oihaneder Euskararen Etxean.

GEU txosnak ateak zabaldu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-07-27 17:00   Kultura

GEU txosnak ateak zabaldu ditu

Abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik GEU elkarteak Aihotz plazan kudeatzen duen txosna.

'Has Gasteizen' bazkidetza kanpaina abian jarri du GEU elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-07-17 11:55   Euskara

'Has Gasteizen' bazkidetza kanpaina abian jarri du GEU elkarteak

Gasteizen euskararen erabilera sustatzea da aurten 25 urte beteko dituen elkartearen helburua.

Betiko eta egungo jolasak familian

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-06-27 10:47   Kultura

Betiko eta egungo jolasak familian

Uztailaren 6an izango da jarduera, Falerina lorategian.

Ramon Saizarbitoria Gasteizko Irakurle Klubean izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2017-01-24 09:42   Kultura

Ramon Saizarbitoria Gasteizko Irakurle Klubean izango da ostegunean

Lili eta biok liburuaz arituko da Ignacio Aldecoa kultura etxean, 19:30etik aurrera.

GEU txosnak hamaika egunez girotuko du Gasteizko Aihotz plaza

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-07-27 12:48   Euskara

GEU txosnak hamaika egunez girotuko du Gasteizko Aihotz plaza

Iban Zaldua, Gasteizko Irakurle Klubaren sustatzailea, omenduko du aurten GEU elkarteak, ‘Buruari heldu’ sariarekin. Larunbatean zabalduko ditu ateak.

GEU txosnan txanda, aukeratu zurea!

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-07-26 17:45   Euskara

GEU txosnan txanda, aukeratu zurea!

Gasteizko jaietan GEU elkarteak Aihotz plazan jarriko duen txosnan. Aurten, uztailaren 30ean zabalduko da.

GEU txosnaren egitaraua prest

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-07-04 16:53   Kultura

GEU txosnaren egitaraua prest

Bosgarren urtez GEU elkarteak txosna jarriko du Aihotz plazan. Aurten, uztailaren 30etik abuztuaren 9ra bitartean.

LELOBILA lehiaketa. Esaldi ausart eta jostagarrien bila gabiltza!

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-06-27 10:41   Euskara

LELOBILA lehiaketa. Esaldi ausart eta jostagarrien bila gabiltza!

Gasteizko jai euskaldunak, herrikoiak eta parte hartzaileak islatuko dituen esaldien bila gabiltza GEU elkartea eta Arabako Alea.

Zeledon euskaraz, ETS taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-06-13 16:02   Euskara

Iaz Geu elkartearen ekimenez zabaldu zen Zeledonen kantaren euskarazko bertsioa abestu du orain talde arabarrak.

Gazteentzako OINARRIZKO ESKALADA ikastaroa

2016/06/09 18:00

Hegoalde Gizarte Etxean Araba |IKASTAROA

-Zer? 16-30 urte bitarteko gazteentzat OINARRIZKO ESKALADA IKASTAROA

-Noiz eta non?

-Ekainak 9, osteguna, 18.00-20.00 HEGOALDE gizarte etxean (oinarrizko ikastaroa)

-Ekainak 14, asteartea, 18.00-20.00 HEGOALDE gizarte etxean (oinarrizko ikastaroa)

-Ekainak 18, larunbata, 10.00-17.00 EGINOra irteera (saio praktikoa)

-Zenbat? 3 saioek 5 euroko kostua izango dute (ikastaroa, beharrezko material guztia eta asegurua barne)

-Kontutan hartzeko OHARRAK:

  • Irteerako data eguraldiaren arabera atzeratu ahal izango da.
  • Irteera eguneko janaria eta ura norberak eraman beharko du.
  • Eginora joateko modua -autoa edo trena- oinarrizko saioetan erabakiko da.
  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna eskatuko da.

 

IZENA EMATEKO:

Idatzi  zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 945 222 153 telefono zenbakira

 

INFO +

ZINGIRA

2016/06/14 20:30

Parral taberna | Gasteiz

Bidai guztiak ez dira berdiñak eta badira zugan arrasto berezia uzten dutenak. Halakoa da Zingirak eskainitakoa. Natura da aotoekoiztutako disko zaindu honetan uneoro presente dagoen ispilua, bizitzako pasarte honetako bidaide duguna. Natura da autoekoiztutako disko zaindu honetan uneoro presente dagoen ispilua, bizitzako pasarte honetako bidaide duguna. Honen guztiaren atzean pertsona bakarra; luzaroan Sharon Stoner taldeko abeslari eta baxu jotzaile izandako Iñigo Ibarrondo oñatiarra. Bere kabuz mimo handiz, sormen ireki eta ase ezinaz pieza hauen egitura landuak josten aritu dena. Berak grabatu ditu instrumentu ia guztiak, nahastu eta diskoa ekoiztu, nahiz eta Sharon Stoner taldeko Egoitz Olalde bateria jotzaileak eta Mikel Zarketa gitarra jotzaileak grabazioan lagundu duten. Zingira taldeak zuzeneko Bidaia proposatzen digu ekainaren 14rako Parral tabernan.

DESORE

2016/05/31 20:30

Parral taberna | Gasteiz

Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock 'n' roll, besteak beste. Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Sortu eta urte baten buruan Banden Lehiako finalera heltzea lortu dute igorreztar hauek eta baita Durangaldeko Maketa Lehiaketa irabazi ere! Tartean auto-ekoiztutako lan bat kaleratzeko astia izan dute gainera... Ez da makala gazte hauen indarra! Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz Gasteiza! Maiatzaren 31an Parral tabernan duzue zita, ez galdu!

"Urzulo" filma Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-04-26 10:26   Ikus-entzunezkoak

"Urzulo" filma Gasteizen

Urteetan zehar Oñatiko Urzulo haitzuloa esploratzen jardun duten Aloña Mendi taldeko kideak ez dira aspertzen sartzen diren bakoitzean sorpresa berriak aurkitzeaz. Leize honen urteetako ikerketa eta gaur egungo erronkak erakutsiko dizkigute maiatzaren 18an Oihaneder Euskararen Etxean 19:00etik aurrera. Proiekzioaren ostean solasaldia izango da Xanti Ugarteren eskutik

Eguneroko esamoldeekin jolasean - Jugando con expresiones cotidianas (bi saio)

2016/04/20 - 2016/04/22

SANSOMENDI IKASTETXEA Gasteiz |HITZALDIA

Gurasoentzako lantegi honetan euskaraz hitz egin ez arren asko erabili daitekeela erakutsi nahi dugu. Horretarako aholkuak eta baliabideak eskainiko dira dinamika desberdinen bitartez. Tailerra gazteleraz izango da

 SANSOMENDI IKASTOLAN BI SAIO:

APIRILAK 20, asteazkena 9.15 Haur Hezkuntzako eraikinean

APIRILAK 22, ostirala 9.15 Lehen Hezkuntzako eraikinean

'Jai Alai Blues' filma Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Geu elkartea 2016-04-12 16:02   Kultura

'Jai Alai Blues' filma Gasteizen

Zesta puntaren urrezko aroari eta ondorengo gainbeherari buruzko lana ikusgai apirilaren 13an Oihaneder Euskararen Etxean 18:30etik aurrera. Proiekzioaren ostean solasaldia izango da Juanan Compañon (Konpa) eta Zigor Etxebarriaren eskutik.