Urtero bezala, GEU Elkarteak kalejira batekin eta kandelak piztuz ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an, eta hurbildu nahi diren guztiak gonbidatu ditu aurtengo egitarauan parte hartzera.
Ospakizuna 18:00etan hasiko da, Arka plazatik abiatuko den zirku kalejira batekin. Teantro konpainiaren eskutik eta erdigunean zehar geldiune batzuk egin eta gero, publikoa Andre Maria Zuriaren plazara iritsiko da 19:00etan.
Bertan, neguburua hurbil dagoela aprobetxatuz, arratsaldeko iluntasunez baliatuko dira Euskararen Argia pizteko; argitxoak eta kandelak mosaiko batean batuz —aurreko urteetan baino aukera ekologikoagoa—, Euskarak 365 leloa osatuko dute. Urtero lez, etxeko txikiek ere aukera izango dute kandelak pizteko.