'GEUrekin mendira' bueltan da, Saibi, Akalarra eta Deabru Atxa tontorrekin

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2020ko ira. 14a, 14:00

Saibi mendiaren tontorra. / mendia.eus

GEUrekin mendira egitasmoaren ikasturte berria martxan da. Lehenengo irteera igande honetan izango da, irailaren 20an, eta Saibi, Akalarra eta Deabru Atxa mendiak igoko dituzte.

Mendizorrotzako aparkalekutik irtengo dira, eta 8:30ean Beti Jai frontoien aurrean elkartuko dira. Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztien artean ordainduko da.

  • Abiapuntua > Urkiola
  • Iraupena > Goiza (3 ordu)
  • Altuera > 1.009 m (301 metroko desnibela)
  • Luzera > 10 kilometro
  • Izena emateko > Joseba (665 73 75 57)

Covid-19aren ondoriozko egoera berezia dela eta, ekintzan beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago