Parte hartzeko, honako oinarriak proposatu ditu GEU Elkarteak:
- Parte hartzaile bakoitzak Twitter sare sozialeko profil pertsonaletik zabaldu beharko du idatzia, era publikoan.
- Gehienez hiru mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin edo istorio bat izan beharko da bere osotasunean, eta ez heren bat.
- Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, baina GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.
- Ipuinak originalak eta argitaragabeak izan beharko dira.
- Gaia: arnasa.
- Ipuina eta gero, @GEUElkartea etiketatu mikroipuina lehiaketan sartzeko.
- Ipuinaren gehienezko luzera 268 karakterekoa izango da, gehi "@GEUElkartea".
- Epea: apirilaren 12tik 26ra.
- Saria Museo del Organo jatetxean bi pertsonentzako bazkaria izango da.
- Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.
Galderak eta zalantzak argitzeko, bidali email bat info@geuelkartea.eus helbidera.