Irakurketa errazeko tailerra egingo du GEU Elkarteak, 'Zeru beraren azpian' liburuarekin

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2021ko abe. 15a, 09:00
Irakurketa errazeko testuak egokitzen dira irakurlearen lana errazteko. / Argazkia: PIXABAY

GEU Elkarteak, Ignacio Aldecoa Kultura Etxearekin eta Irakurketa Erraza Euskadi elkartearekin elkarlanean, proiektu berri bat aurkeztu du 2022 ikasturterako: irakurketa erraza tailerra. Parte hartzaileak bildu eta elkarrekin liburu bat irakurriko dute.

Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta. Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea. Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du.

Parte hartzeko, adin nagusiko izan behar da eta euskarazko gutxieneko maila B2 da.

Saio hauetan hautatutako irakurketa Nuria Marti Constantsen Zeru beraren azpian liburua da, eta saioak Ignacio Aldecoa Kultura etxean izango dira, 18:30ean, honako datetan:

  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 8
  • Otsailak 22
  • Martxoak 8
  • Martxoak 22
  • Apirilak 5

Zuloa liburutegiak deskontu berezia eskaintzen du liburu horren erosketan. Izena eman eta gero, GEU Elkartetik kontaktuan jarriko gara deskontua aplikatzeko.

Parte hartzea doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa dugu, lekuak mugatuak baitira. Izen-ematea GEU Elkartearen webgunean egin behar da.

Informazioa gehiago eskuratzeko idatzi mintzalaguna@geuelkartea.eus helbidera, edo deitu 688 734 941 / 945 222 153 telefonoetara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide