Euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun eguna ospatu dute Gasteizko jaietan

Erredakzioa 2022ko abu. 5a, 22:00

Elkartasun Eguna ospatu  Gasteizko jaietako bigarren egunean. Eguerdian hasi da egitaraua, Landatxo kiroldegian egindako herri bazkariarekin. Iluntzean, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin ostean, txosnagunera abiatu dira kalejiran.

Gauean, 22:00etatik aurrera, Nhil, Tremenda Jauria eta Sara Heberen kontzertuak izango dira txosnetako eszenatoki nagusian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago