Uztailaren 7an Bizarrap ekoizleak eta Quevedo rapero kanariarrak kaleratutako saioak —52. bolumena— nazioarteko arrakasta itzela lortu du. YouTubeko ikusienen eta AEBetako Billboard Hot 100 zerrendetan sartu ostean, Gasteizko txupinazoan entzun ziren abestietako bat izan zen Quédate.
60.000 lagun baino gehiago bildu ziren Andre Maria Zuriaren plazan, eta jendetzak aho batez kantatu, dantzatu eta salto egin zuen. Irudiak txundigarriak izan ziren. Jimmy Jazz aretoak une horren bideo bat igo zuen sare sozialetara, eta ordu gutxitan bolbora bezala zabaltzeaz gain, Bizarrap beraren sare sozialetan amaitu du.
"Sinestezina da azken saioarekin gertatzen ari dena, lagun. Eskerrik asko honengatik, ez dakit zer esan, bihotz-bihotzez eskertu besterik ez", erantzun du musika ekoizle argentinarrak.
qué increíble lo q esta pasando con el último tema amigo muchísimas gracias por esto no sé ni qué decir, solo agradecer de todo corazón 🫶🏻🇦🇷🇪🇸🇮🇨 https://t.co/G57kRChdiU
— bzrp (@bizarrap) August 4, 2022