Hiru egun barru, abuztuaren 4ko 18:00etan, San Migeleko balkoira itzuliko da Zeledon. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak jaien protagonistaren atzean dagoen Gorka Ortiz de Urbinari jaitsieran izango dituen abioak eman dizkio gaur goizean, Andre Maria Zuriaren plazan. Izan ere, dorretik jaitsi eta plaza zeharkatzeko aterkia eta ardo zahatoa berarekin izango ditu Zeledonek.
Urtaranek eta Ortiz de Urbinak gasteiztarrei mezu argi bat helarazteko baliatu dute hitzordua: "Jai ekitaldietan errespetua eskatzen dugu, egoera desatseginik eragin gabe ondo pasatzeko. Oso une berezia eta zirraragarria da, jaiak eta abuztuaren 4a hurbiltzen ari baitira. Guztiok merezi dugun unea da, hiru urteren ondoren festa bikainak merezi ditugulako. Eta, horretarako, betiko formula aplikatu behar dugu: gozatzeko eta ondo pasatzeko gogoz irtetea etxetik, baina beti besteekiko errespetuz. Abuztuaren 4an ere aplikatu behar dugun formula da", adierazi du alkateak.
"Goza dezagun abuztuaren 4an, gogo handiz, baina buruarekin eta zuhurtziaz", eskatu du Ortiz de Urbinak. "Plazan daudenek balkoira igotzeko bidea erraztu badezakete, hobe".