Joseba Fiestras izango da Gasteizko jaietako pregoilaria

Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 10:53

Joseba Fiestras Festvaleko zuzendaria da. / Gasteizko Udala

Pregoia abuztuaren 2an egingo du, 21:30ean, Plaza Berrian.

Joseba Fiestras izango da 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria. FesTValen zuzendaria, kazetaria eta aurkezlea, Gasteizen jaio zen Fiestras 1962an, eta hainbat komunikabidetan aritu izan da: El Correon eta Radio Vitorian, besteak beste. 

2009an, Espainiako telebistaren lehen jaialdia jarri zuen abian eta urtero, irailean, Arabako hiriburuan egiten da. Jaiak hasteko deia abuztuaren 2an, asteartean, egingo du, 21:30ean, Plaza Berrian. Ekitaldia amaitzeko, The Stompers & Nuala Irish Dancers. Tribute to The Dubliners ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago