Brigade Loco, Tremenda Jauria, Irrien Lagunak eta Zetalau ere Gasteizko Txosnetan

Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 13:30

Brigade Loco, Tremenda Jauria, Irrien Lagunak eta Zetalau, hurrenez hurren. / ALEA

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean Gasteizko Txosnetako oholtzara igoko diren taldeen zerrendara batu dira Brigade Loco, Tremenda Jauria, Irrien Lagunak eta Zetalau. Horrez gain, Dantzetan Jarrai bikotea Entxosnatu Karpan izango da.

Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, abuztuaren 4an itzuliko da festa Arabako hiriburura, eta, horrekin batera, EHUren Gasteizko Campusean jarriko dituzte txosnak berriz ere. Bi hilabete baino gutxiago falta jada, eta txosna batzordea lehen iragarpenak egiten hasi da: "Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu", aurreratu dute.

Oholtza gainean Ibil Bedi, Willis Drummond, Aiaraldeko Sound System, Sara Hebe, Tatxers, Zetak, Dupla, Nhil, DJ Malandro, Bihotza, Sua, Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII, Garilak 26, DJ Pezon eta Villatekk izango direla iragarri ostean, iragarpen gehiago iritsi dira azken egunetan.

Alde batetik, Brigade Loco taldearen punk-rock melodikoa iritsiko da Bergaratik, txosnagunea batera abesten jartzeko. Bestetik, Tremenda Jauria talde madrildarrak sutan jarriko ditu txosnak, kunbia, rapa, reggaetoia eta elektronika uztartuz. Abuztuaren 8an ospatuko den Entxosnazio Egunaren barruan, Irrien Lagunak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute txikiek eta ez hain txikiek. Eta, horiez gain, Uribe Kostako Zetalau punk & roll taldea ere Gasteizko txosnaguneko oholtzara igoko da.

Gainera, Entxosnatu Karpan izango diren musika jartzaileen artean beste nobedade bat iragarri dute txosnek: Dantzetan Jarrai, musika-jartzaile bikotea, Aiaraldetik zuzen-zuzenean.

PROGRAMAZIO OSOA

Beraz, dagoeneko itxita dago Gasteizko Txosnetako programazioa, bai eskaintza musikalari dagokionez, bai bestelako jarduera eta ekitaldiei dagokienez:

  • Abuztuak 4, osteguna | Txupinazoaren eguna:
    • 20:30 Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera
    • 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria
    • 22:00 Kontzertuak
      • Ibil Bedi (Pop-rock — Nafarroa)
      • Vulk (Post-punk — Bilbo)
      • Willis Drummond (Rock — Baiona - Lapurdi)
      • Aiaraldeko Sound System (Dub soinu sistema — Aiaraldea)
  • Abuztuak 5, ostirala | Elkartasun Eguna:
    • 15:00 Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian)
    • 20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan)
    • 20:30 Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera)
    • 21:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak
      • Nhil (Pop-funk — Aretxabaleta - Gipuzkoa)
      • Tremenda Jauria (Kunbia, rap, reggaetoia eta elektronika — Madril)
      • Sara Hebe (Hip hop — Argentina)
      • DJ Pezon (Mamarratxismoa)
  • Abuztuak 6, larunbata | Ikasle Eguna:
    • 14:00 Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan)
    • 16:00 Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan)
    • 00:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Zetalau (Punk & Roll — Uribe Kosta - Bizkaia)
      • Garilak 26 (Pop, rock eta erromeria — Bizkaia)
      • DJ Malandro (Parranda & Bitzio — Gasteiz)
  • Abuztuak 7, igandea | Gazte Eguna:
    • 14:30 Gazte bazkaria (Gazte Karpan)
    • 23:30 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Tatxers (Punk, mod, oi! eta pop — Iruñea - Nafarroa)
      • Brigade Loco (Punk-rock eta oi! — Bergara)
      • Rotten XIII (Punk rock — Tafalla)
      • DJ Skarolo (Bitsa-jaia Entxosnatu Karpan)
  • Abuztuak 8, astelehena | Entxosnazio Eguna:
    • 12:00 Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 13:00 Marianitada musikatua (Alde Zaharrean)
    • 14:30 Herri bazkaria (Alde Zaharrean)
    • 16:00 Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 19:00 Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Sua (Pop-rock — Jatabe - Bizkaia)
      • Soziedad Alkoholika (Trash metal, hardcore eta punk — Gasteiz)
      • DJ Bihotza (Elektronika soziala — Gasteiz)
      • DJ Villatekk (Tekkno, Dark, Industrial, Hard— Gasteiz)
      • DJ Sudo
  • Abuztuak 9, asteartea:
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Herenegun (Ska eta reggae — Donostia)
      • Zetak (Pop elektronikoa — Arbizu - Nafarroa)
      • Dupla (Musika urbanoa — Agurain)
      • DJ Ordezkagune
      • DJ Dantzetan Jarrai

BIDEOAK

Soziedad Alkoholika

Vulk

Herenegun

Brigade Loco

 

Tremenda Jauria

 

Zetalau

 

Broken Brothers Brass Band

 

Rotten XIII

 

Garilak 26

 

Dupla

 

Zetak

 

Sua

 

Nhil

 

DJ Malandro

 

Bihotza

 

Sara Hebe


Tatxers

 

Ibil Bedi


 

Willis Drummond


 

Aiaraldeko Sound System

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago