Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII eta Garilak 26, Gasteizko Txosnetan

Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 13:00

Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII, Garilak 26 eta DJ Pezon, hurrenez hurren. / ALEA

Gasteizko Txosnetan abuztuaren 4tik 9ra bitartean arituko diren taldeen artean izango dira Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII eta Garilak 26. Gainera, Entxosnatu Karpako musika jartzaileen zerrendara batu dira DJ Pezon eta Villatekk.

Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, abuztuaren 4an itzuliko da festa Arabako hiriburura, eta, horrekin batera, EHUren Gasteizko Campusean jarriko dituzte txosnak berriz ere. Bi hilabete pasatxo baino ez dira falta jada, eta txosna batzordea lehen iragarpenak egiten hasi da bere sare sozialen bitartez: "Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu", aurreratu dute.

Oholtza gainean Ibil Bedi, Willis Drummond, Aiaraldeko Sound System, Sara Hebe, Tatxers, Zetak, Dupla, Nhil, DJ Malandro, Bihotza eta Sua, izango direla iragarri ostean, iragarpen gehiago iritsi dira azken egunetan.

Alde batetik, Iruñeatik New Orleanseko doinuak ekarriko dituzte Broken Brothers Brass Band-eko lagunek, zigula nafarreko funk, gospel eta jazz modernoaren arteko nahasketarekin; bestalde, Euskal Herriko egungo punk rock eszenaren soinu freskoenak ere iritsiko dira Tafallatik, Rotten XIII taldearen eskutik; horiez gain, pop, rock eta erromeriarako tartea ere izango da, Garilak 26 talde bizkaitarrarekin. Gainera, Entxosnatu Karpan izango diren musika jartzaileen artean beste nobedade bat iragarri dute txosnek: DJ Pezon.

PROGRAMAZIO OSOA

Beraz, dagoeneko itxita dago Gasteizko Txosnetako programazioa, bai eskaintza musikalari dagokionez, bai bestelako jarduera eta ekitaldiei dagokienez:

  • Abuztuak 4, osteguna | Txupinazoaren eguna:
    • 20:30 Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera
    • 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria
    • 22:00 Kontzertuak
      • Ibil Bedi (Pop-rock — Nafarroa)
      • Vulk (Post-punk — Bilbo)
      • Willis Drummond (Rock — Baiona - Lapurdi)
      • Aiaraldeko Sound System (Dub soinu sistema — Aiaraldea)
  • Abuztuak 5, ostirala | Elkartasun Eguna:
    • 15:00 Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian)
    • 20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan)
    • 20:30 Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera)
    • 21:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak
      • Nhil (Pop-funk — Aretxabaleta - Gipuzkoa)
      • Tremenda Jauria (Kunbia, rap, reggaetoia eta elektronika — Madril)
      • Sara Hebe (Hip hop — Argentina)
      • DJ Pezon (Mamarratxismoa)
  • Abuztuak 6, larunbata | Ikasle Eguna:
    • 14:00 Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan)
    • 16:00 Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan)
    • 00:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Zetalau (Punk & Roll — Uribe Kosta - Bizkaia)
      • Garilak 26 (Pop, rock eta erromeria — Bizkaia)
      • DJ Malandro (Parranda & Bitzio — Gasteiz)
  • Abuztuak 7, igandea | Gazte Eguna:
    • 14:30 Gazte bazkaria (Gazte Karpan)
    • 23:30 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Tatxers (Punk, mod, oi! eta pop — Iruñea - Nafarroa)
      • Brigade Loco (Punk-rock eta oi! — Bergara)
      • Rotten XIII (Punk rock — Tafalla)
      • DJ Skarolo (Bitsa-jaia Entxosnatu Karpan)
  • Abuztuak 8, astelehena | Entxosnazio Eguna:
    • 12:00 Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 13:00 Marianitada musikatua (Alde Zaharrean)
    • 14:30 Herri bazkaria (Alde Zaharrean)
    • 16:00 Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 19:00 Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Sua (Pop-rock — Jatabe - Bizkaia)
      • Soziedad Alkoholika (Trash metal, hardcore eta punk — Gasteiz)
      • DJ Bihotza (Elektronika soziala — Gasteiz)
      • DJ Villatekk (Tekkno, Dark, Industrial, Hard— Gasteiz)
      • DJ Sudo
  • Abuztuak 9, asteartea:
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Herenegun (Ska eta reggae — Donostia)
      • Zetak (Pop elektronikoa — Arbizu - Nafarroa)
      • Dupla (Musika urbanoa — Agurain)
      • DJ Ordezkagune
      • DJ Dantzetan Jarrai

BIDEOAK

Soziedad Alkoholika

Vulk

Herenegun

Brigade Loco

 

Tremenda Jauria

 

Zetalau

 

Broken Brothers Brass Band

 

Rotten XIII

 

Garilak 26

 

Dupla

 

Zetak

 

Sua

 

Nhil

 

DJ Malandro

 

Bihotza

 

Sara Hebe


Tatxers

 

Ibil Bedi


 

Willis Drummond


 

Aiaraldeko Sound System

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago