Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, abuztuaren 4an itzuliko da festa Arabako hiriburura, eta, horrekin batera, EHUren Gasteizko Campusean jarriko dituzte txosnak. Bi hilabete pasatxo baino ez dira falta jada, eta txosna batzordea lehen iragarpenak egiten hasi da bere sare sozialen bitartez: "Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu", aurreratu zuten larunbatean.
Aste hasierarekin batera iritsi da lehen kontzertuen inguruko informazioa: besteak beste, Ibil Bedi, Willis Drummond eta Aiaraldeko Sound System izango dira oholtza gainean.
Asteazken honetan, berriz, beste bi iragarpen egin dituzte: alde batetik, punk, mod, oi! eta pop soinuak ezin hobe eraberritu dituen Iruñeko Tatxers talde gaztea lehen aldiz igoko da Gasteizko txosnaguneko oholtzara, orain arte hirian eskainitako bigarren kontzerturako; bestalde, Argentinatik, Sara Hebe rap abeslariak hip hop doinuekin txosnagunea sutan jarriko du.
PROGRAMAZIO OSOA
Beraz, dagoeneko itxita dago Gasteizko Txosnetako programazioa, bai eskaintza musikalari dagokionez, bai bestelako jarduera eta ekitaldiei dagokienez:
- Abuztuak 4, osteguna | Txupinazoaren eguna:
- 20:30 Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera
- 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria
- 22:00 Kontzertuak
- Ibil Bedi (Pop-rock — Nafarroa)
- Vulk (Post-punk — Bilbo)
- Willis Drummond (Rock — Baiona - Lapurdi)
- Aiaraldeko Sound System (Dub soinu sistema — Aiaraldea)
- Abuztuak 5, ostirala | Elkartasun Eguna:
- 15:00 Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian)
- 20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan)
- 20:30 Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera)
- 21:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
- 22:00 Kontzertuak
- Nhil (Pop-funk — Aretxabaleta - Gipuzkoa)
- Tremenda Jauria (Kunbia, rap, reggaetoia eta elektronika — Madril)
- Sara Hebe (Hip hop — Argentina)
- DJ Pezon (Mamarratxismoa)
- Abuztuak 6, larunbata | Ikasle Eguna:
- 14:00 Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan)
- 16:00 Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan)
- 00:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
- 22:00 Kontzertuak:
- Zetalau (Punk & Roll — Uribe Kosta - Bizkaia)
- Garilak 26 (Pop, rock eta erromeria — Bizkaia)
- DJ Malandro (Parranda & Bitzio — Gasteiz)
- Abuztuak 7, igandea | Gazte Eguna:
- 14:30 Gazte bazkaria (Gazte Karpan)
- 23:30 Ekitaldia (Eszenatokian)
- 22:00 Kontzertuak:
- Tatxers (Punk, mod, oi! eta pop — Iruñea - Nafarroa)
- Brigade Loco (Punk-rock eta oi! — Bergara)
- Rotten XIII (Punk rock — Tafalla)
- DJ Skarolo (Bitsa-jaia Entxosnatu Karpan)
- Abuztuak 8, astelehena | Entxosnazio Eguna:
- 12:00 Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean)
- 13:00 Marianitada musikatua (Alde Zaharrean)
- 14:30 Herri bazkaria (Alde Zaharrean)
- 16:00 Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean)
- 19:00 Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera)
- 22:00 Kontzertuak:
- Sua (Pop-rock — Jatabe - Bizkaia)
- Soziedad Alkoholika (Trash metal, hardcore eta punk — Gasteiz)
- DJ Bihotza (Elektronika soziala — Gasteiz)
- DJ Villatekk (Tekkno, Dark, Industrial, Hard— Gasteiz)
- DJ Sudo
- Abuztuak 9, asteartea:
- 22:00 Kontzertuak:
- Herenegun (Ska eta reggae — Donostia)
- Zetak (Pop elektronikoa — Arbizu - Nafarroa)
- Dupla (Musika urbanoa — Agurain)
- DJ Ordezkagune
- DJ Dantzetan Jarrai
- 22:00 Kontzertuak:
BIDEOAK
Soziedad Alkoholika
Vulk
Herenegun
Brigade Loco
Tremenda Jauria
Zetalau
Broken Brothers Brass Band
Rotten XIII
Garilak 26
Dupla
Zetak
Sua
Nhil