Ibil Bedi, Willis Drummond eta Aiaraldeko Sound System izango dira Gasteizko Txosnetan

Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 12:30

Ibil Bedi talde nafarraren kontzertuak inauguratuko du txosnagunea, abuztuaren 4an. / ALEA

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean, sei festa egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza eta 38 kontzertu izango dira aurten Gasteizko Txosnetan. Dagoeneko iragarri dituzte lehen hiru taldeak: Ibil Bedi, Willis Drummond eta Aiaraldeko Sound System.

Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, abuztuaren 4an itzuliko da festa Arabako hiriburura, eta, horrekin batera, EHUren Gasteizko Campusean jarriko dituzte txosnak. Bi hilabete pasatxo baino ez dira falta jada, eta txosna batzordea lehen iragarpenak egiten hasi da bere sare sozialen bitartez: "Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu", aurreratu zuten larunbatean.

Astelehenarekin batera iritsi da kontzertuen inguruko informazioa: besteak beste, Ibil Bedi eta Willis Drummond izango dira oholtza gainean, eta, lehen iragarpen horren ostean, datozen egunetan banan-banan jakinaraziko dituzte gainontzeko taldeak.

Asteartean, Aiaraldeko Sound System dub selektoreen taldea eta soinu sistema batu da Gasteizko Txosnetako aurtengo kartelera, Dub Gaua berreskuratuz.

PROGRAMAZIO OSOA

Beraz, dagoeneko itxita dago Gasteizko Txosnetako programazioa, bai eskaintza musikalari dagokionez, bai bestelako jarduera eta ekitaldiei dagokienez:

  • Abuztuak 4, osteguna | Txupinazoaren eguna:
    • 20:30 Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera
    • 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria
    • 22:00 Kontzertuak
      • Ibil Bedi (Pop-rock — Nafarroa)
      • Vulk (Post-punk — Bilbo)
      • Willis Drummond (Rock — Baiona - Lapurdi)
      • Aiaraldeko Sound System (Dub soinu sistema — Aiaraldea)
  • Abuztuak 5, ostirala | Elkartasun Eguna:
    • 15:00 Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian)
    • 20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan)
    • 20:30 Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera)
    • 21:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak
      • Nhil (Pop-funk — Aretxabaleta - Gipuzkoa)
      • Tremenda Jauria (Kunbia, rap, reggaetoia eta elektronika — Madril)
      • Sara Hebe (Hip hop — Argentina)
      • DJ Pezon (Mamarratxismoa)
  • Abuztuak 6, larunbata | Ikasle Eguna:
    • 14:00 Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan)
    • 16:00 Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan)
    • 00:00 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Zetalau (Punk & Roll — Uribe Kosta - Bizkaia)
      • Garilak 26 (Pop, rock eta erromeria — Bizkaia)
      • DJ Malandro (Parranda & Bitzio — Gasteiz)
  • Abuztuak 7, igandea | Gazte Eguna:
    • 14:30 Gazte bazkaria (Gazte Karpan)
    • 23:30 Ekitaldia (Eszenatokian)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Tatxers (Punk, mod, oi! eta pop — Iruñea - Nafarroa)
      • Brigade Loco (Punk-rock eta oi! — Bergara)
      • Rotten XIII (Punk rock — Tafalla)
      • DJ Skarolo (Bitsa-jaia Entxosnatu Karpan)
  • Abuztuak 8, astelehena | Entxosnazio Eguna:
    • 12:00 Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 13:00 Marianitada musikatua (Alde Zaharrean)
    • 14:30 Herri bazkaria (Alde Zaharrean)
    • 16:00 Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean)
    • 19:00 Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera)
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Sua (Pop-rock — Jatabe - Bizkaia)
      • Soziedad Alkoholika (Trash metal, hardcore eta punk — Gasteiz)
      • DJ Bihotza (Elektronika soziala — Gasteiz)
      • DJ Villatekk (Tekkno, Dark, Industrial, Hard— Gasteiz)
      • DJ Sudo
  • Abuztuak 9, asteartea:
    • 22:00 Kontzertuak:
      • Herenegun (Ska eta reggae — Donostia)
      • Zetak (Pop elektronikoa — Arbizu - Nafarroa)
      • Dupla (Musika urbanoa — Agurain)
      • DJ Ordezkagune
      • DJ Dantzetan Jarrai

BIDEOAK

Soziedad Alkoholika

Vulk

Herenegun

Brigade Loco

 

Tremenda Jauria

 

Zetalau

 

Broken Brothers Brass Band

 

Rotten XIII

 

Garilak 26

 

Dupla

 

Zetak

 

Sua

 

Nhil

 

DJ Malandro

 

Bihotza

 

Sara Hebe


Tatxers

 

Ibil Bedi


 

Willis Drummond


 

Aiaraldeko Sound System

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago