Bertan da Gasteizko Jazz Jaialdiaren 46. edizioa. Bi aste baino gutxiago falta dira, baina antolatzaileek dagoeneko jakinarazi dituzte programazio nagusian arituko diren talde guztiak, baita jarduera osagarriak ere.
Uztailaren 3tik 8ra, sei kontzertu izango dira Principal Antzokian, astelehenetik larunbatera, Jazza Antzokian zikloaren barruan. Asteazkenetik aurrera, hilaren 5etik 8ra, berriz, lehen mailako musikarien saio bikoitzak eskainiko dituzte Mendizorrotzeko kiroldegian, Jazzaldiaren eremu nagusian.
Baina uztailaren 1etik aurrera, guztira, 50 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu jaialdiaren programazioak, gehienak doan.
Mendizorrotza
Gasteizko Jazzaldiaren programazio nagusia uztailaren 5etik 8ra garatuko da Mendizorrotzeko kiroldegiko agertoki nagusian, 20:30ean hasiko diren saio bikoitzekin:
- Uztailak 5, asteazkena: Baldo Martinez eta Maria Schneider (Oslo Jazz Ensemble)
- Uztailak 6, osteguna: Brad Melhdau eta Immanuel Wilkins
- Uztailak 7, ostirala: Kandace Springs eta Melissa Aldana (familiako osasun larrialdi baten ondorioz Europako bira bertan behera utzi duen The Bad Plus taldea ordeztuko du saxofoi jotzaile txiletarrak)
- Uztailak 8, larunbata: Ariel Bringuez eta Silvia Perez Cruz
Musikarien inguruko informazio gehiago:
- Maria Schneider eta Brad Melhdau: Schneider eta Mehldau datoz
- Silvia Perez Cruz: Silvia Perez Cruz lehen aldiz izango da Gasteizko Jazzaldian
- Immanuel Wilkins, Kandance Springs, Ariel Bringuez eta Baldo Martinez: The Bad Plusek bere formazio berria aurkeztuko du Gasteizko Jazzaldian
Principal Antzokian, jazzik kreatiboena
Bestalde, uztailaren 3tik 8ra bitartean sei kontzertu eskainiko ditu aurten Gasteizko Jazz Jaialdiaren Jazza Antzokian zikloak. Astelehen eta asteartean 20:30ean, eta asteazkenetik larunbatera 17:30ean:
- Uztailak 3, astelehena: Adrian Royo Trio
- Uztailak 4, asteartea: Chelsea Carmichael
- Uztailak 5, asteazkena: Moises P. Sanchez & Marco Mezquida
- Uztailak 6, osteguna: Samora Pinderhughes
- Uztailak 7, ostirala: Liberica
- Uztailak 8, larunbata: Yamandu Costa
Prado Parkean, berotze saioa
Jaialdia hasi baino bi egun lehenago giroa berotzen hasteko, uztailaren 1ean, larunbatean, hamabi orduz 50 emanaldi baino gehiago eskainiko dituen Jazza Parkean jardunaldia izango da Prado Parkean, doakoa eta jai-giro handikoa:
- 12:00: Jazzbana Ensembleren familiako ikuskizun didaktikoa
- 13:45: Swing Shot Band talde kataluniarra (lindy hop dantza)
- 15:30-18:00: Luis Aranburu eta Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleak
- 18:00: Eira & Band Eider Elorza donostiarraren banda, Musikene Herri Jazz Ibiltariaren programaren barruan
- 19:30: Iosu Izaguirre musikari gasteiztarraren seikoteak Mingus Moods lana aurkeztuko du
- 21:00: R de Rumba & Porcel, Estatuko hip hop DJ onenetako bat, jazza eta funka sampleatuz; Violadores del Verso taldeko kidea eta Kase O-ren taldekidea
- 22:30: The Skatalites talde jamaikarra, ska musikaren aitzindaria
Bertako musikariak, plazara
Jazzteiz eta Gasteiz On elkarteekin batera antolatutako Jazz Up zikloaren barruan, bertako musikariek kontzertuak eskainiko dituzte Gasteizko hainbat plazatan, uztailaren 3tik 7ra, astelehenetik ostiralera, 13:30ean eta 19:30ean. Besteak beste, Edder, Joyful Gospel etao Arimagazz arituko dira Memoriaren plazan, Andre Maria Zuriaren plazan eta Mendizorrotzako igerilekuetan.
Beste jarduerak
- Uztailaren 2an, igandean: Zurbaoko Otazu Jauregi-etxean eskainiko du kontzertua Javier Garayalde, Luis Gimenez eta Marcelo Escricheren hirukoteak, Jazza Kuadrillan zikloaren barruan.
- Jazza Kalean jarriko du Hip Horns Brass Collective taldeak, eskarmentu handiko jazz munduko musikarien hiru belaunaldik osatutako brass band kataluniarra. Uztailaren 5etik 8ra bitartean, hiriko kaleetan zehar ibiliko dira, egunero 13:00etatik 19:30era.
- Gauerdiko Jazza zikloaren barruan, Silken Ciudad de Vitoria Hoteleko jam session tradizionalak gauerdian izango dira, asteazkenetik larunbatera, Aaron Diehl Trio pianista gazte eta birtuosoak zuzenduta.
- Gasteizko sei klubek aste osoa jazzez beteko duen doako eskaintza osatuko dute: Cafe Dublin, Ardo Ona, Extitxu, La Musa, La Union eta Abisinia.
- Jazz for Innovation by Hibridalab programa: hiru hitzaldi-kontzertu, uztailaren 4, 5 eta 6an, 12:00etatik 13:30era, Erdialdeko Auditorioan (Miguel de Unamuno etorbidea, 1), enpresa berrikuntzari begira. Manel Fortia, Iñaki Salvador eta Moises Sánchez izango dira.
Abonamenduak eta sarrerak
Gasteizko Jazz Jaialdiaren 46. ediziorako abonamenduak eta sarrerak webgune ofizialean eros daitezke:
- Abonamendu osoa (Mendizorrotza): 105 eta 150 euro artean
- Abonamendu osoa (Principal Antzokia): 65 euro
- Eguneko sarrerak (Mendizorrotza): 30 eta 40 euro artean
- Eguneko sarrerak (Principal Antzokia): 15 euro
PROGRAMAZIO OSOA