Gida

Zer egin dezaket aurten Gasteizko jaietan?

Erredakzioa 2021ko uzt. 21a, 19:34
Besteak beste, Trikoma ska eta reggae taldea izango da Gasteizen abuztuaren 4an. / TRIKOMA

Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.

Aurtengo jaietan ez da txupinazorik edo Zeledonen jaitsierarik egongo —Andre Maria Zuriaren plaza itxita izango da abuztuaren 4an—, ezta blusa eta nesken egitaraurik ere, baina indarrean dauden osasun neurrietara egokitutako kontzertuak, folklorea, bertso saioak, haurrentzako jarduerak, antzerkia, umorea, pilota eta bestelako hamaika ikuskizun eskainiko dira hiriburuko hainbat plazatan.

Udalak antolatutako hitzordu horiei Iradier Arena zein Buesa Arenako kontzertuak eta ikuskizunak eta Principal Antzokiko antzerkia gehitu behar zaizkie.

Sarrera librea eta doakoa izango da ekitaldi guztietan, edukiera bete arte; beraz, ez da aldez aurreko gonbidapenik eskuratu beharko.

Bestalde, erraldoi eta buruhandien kalejirak egunero izango dira 12:30ean Judimendiko parkean. Abuztuaren 4tik 8ra, berriz, Udal Musika Bandaren kontzertuak eskainiko dira 19:00etatik aurrera Zulueta Jauregiko lorategian.

Aurten, barrakak hiru txokotan banatuko dituzte, eta Lakua-Arriaga, Salburua eta Zabalganean izango dira uztailaren 21etik abuztuaren 15era bitartean.

Gasteizko Txosnak ez dira aurten jarriko, baina, ALEAk jakin duenez, litekeena da datozen egunetan egoerara moldatutako egitarau edo ekitaldi berezi bat aurkeztea. Oraingoz, txosna batzordeak ez du xehetasun gehiagorik eman.

Kontzertuak

Iparraldeko parkea, 13:00etatik aurrera

  • Abuztuak 3: Noa and The Hell Drinkers
  • Abuztuak 4: Trikoma
  • Abuztuak 5: Moni Garage
  • Abuztuak 6: Out Gravity
  • Abuztuak 7: Raul Romo House Friends
  • Abuztuak 8: Clarisse

Iparraldeko parkea, 20:00etatik aurrera

  • Abuztuak 3: La Furia + Ekiñe
  • Abuztuak 4: Moonshine Wagon
  • Abuztuak 5: Puro Relajo
  • Abuztuak 6: Joseba B. Lenoir
  • Abuztuak 7: La Mare
  • Abuztuak 8: Bulego

Falerina lorategia, 19:00etatik aurrera

  • Abuztuak 3: Antton Aranburu
  • Abuztuak 4: Kai Nakai
  • Abuztuak 5: Déjà Vu
  • Abuztuak 6: Aldakan
  • Abuztuak 7: Shiny Red Mood
  • Abuztuak 8: Montalbo

Euskal folklorea eta bertsoak, Santa Maria plazan

Santa Maria plazak historikoki Matxete plazak hartu ohi dituen ikuskizunak hartuko ditu, bereziki euskal folklorea, bertso saioak eta euskarazko ikuskizunak:

  • Egunero, 12:30etik aurrera: trikitixa emanaldiak
  • Egunero, 13:30etik aurrera: bertso saioak
  • Abuztuak 3, 20:00etan: Dantza plazan
  • Abuztuak 4, 20:00etan: Eltziegoko gaiteroak eta lagunak
  • Abuztuak 5, 20:00etan: Xabier Aburuzaga
  • Abuztuak 6, 20:00etan: Hutsun
  • Abuztuak 7, 20:00etan: Baltik
  • Abuztuak 8, 20:00etan: Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa

Haurrentzako ikuskizunak Falerinan

Bertan iluntzean eskainiko diren kontzertuez gain, jaietan zehar eguerdiro, 12:00etan, haurrentzako ikuskizunak izango dira Falerina lorategian:

  • Abuztuak 3: Deabru Beltzak, Diberti-dantza
  • Abuztuak 4: Lanku, Urpekariak
  • Abuztuak 5: Kontukontari, Jolasean Isasi, musikaz Isasi
  • Abuztuak 6: Imaginaciones Nai, Tik tak
  • Abuztuak 7: Erre produkzioak, Una de piratas
  • Abuztuak 8: Eidabe, Gora kasete

Umorearen txokoa eta jotak

Bestalde, Prado Parkean, jota emanaldiak eskainiko dira egunero 12:00etan.

19:30etatik aurrera, ordea, umorearen txoko bihurtu eta monologoak zein umorezko antzezlanak eskainiko dituzte bertan:

  • Abuztuak 3: Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero, Roland y Garrós, culturas milenarias
  • Abuztuak 4: Txabi Franquesa
  • Abuztuak 5: Oscar Terol
  • Abuztuak 6: Ismael Pereira, Mitxel Santa Maria eta Iñaki Maruri
  • Abuztuak 7: Nerea Garmendia
  • Abuztuak 8: Valeria Ros

Antzerkia

Udalak jaietarako antolatutako kultur ekitaldiez gain, kontuan hartu behar da Principal Antzokiak ere lau ikuskizun programatu dituela uztaila amaieran eta jaietan zehar:

  • Uztailak 29tik 31ra: Desmontando a Séneca. Komedia hau De la brevedad de la vida liburuan oinarritzen da, eta Jorge Javier Vazquez du protagonista. Guztira bost emanaldi egingo dira, proiekzioekin, musikarekin, filosofiarekin eta umore askorekin.
  • Abuztuak 3 eta 4: La coartada. Txalo Produkzioak taldearen eskutik, Bernabe Ricok zuzendutako thrillerra, Gorka Otxoa, Maria Castro eta Miguel Hermoso aktoreekin.
  • Abuztuak 5 eta 6: Asesinos todos. Pentación taldearen eskutik, Pep Anton Gomezek zuzendutako komedia klasiko honek Carlos Sobera, Neus Asensi, Elisa Matilla eta Angel Pardo ditu protagonista.
  • Abuztuak 7 eta 8: Una noche con ella. Loles Leon antzezlan berri honekin igoko da Principal Antzokiaren oholtzara. Obra hau historiaren eta aktorearen bizitzaren azken 50 urteetako kontakizuna da, eta music hall eta kabaretaren lengoaia erabiltzen du. Aktore ospetsuarekin batera, Briel Gonzalez eta Fran del Pino arituko dira, Juan Luis Iborraren zuzendaritzapean.

Iradier Arenako oholtza

Kultura Bizia egitasmoaren barruan, uztaila amaieran eta abuztuan zehar kontzertu ugari izango dira Iradier Arenan, baita jaietako egunetan ere:

Buesa Arenako gauak

Kontzertuez gain, Buesa Arenak antzerkia eta bestelako ikuskizunak ere hartuko ditu Gasteizko jaietan, eta baita aurreko zein ondorengo egunetan ere, abuztu osoan zehar:

Pilota

Aipatutako kultur ekitaldi horiek guztiez gain, pilotarako tartea ere izango da Ogeta pilotalekuan, Santiago Egunean eta jaietan zehar:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide