Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren seigarren edizioa.
Abenduaren 14an, igandez, egin da sari banaketa ekitaldia, bertso saio paregabe batek lagunduta. Eli Zaldua, Irati Anda, Unai Anda eta Peru Abarrategik girotu zuten lehiaketaren amaiera.