Taldeka elkartuta, bakoitzak nahi duen estilo eta formatuan egin dezake bideoa. Baldintza bakarra proposatutako gaiari erantzutea izango da:
Gure herriko xelebrekeriak
Bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 19a (17:00ak arte) izango da, eta jasotzen ditugun kopla guztiak ALEAren webgunean izango dira ikusgai. Jasotako bideo guztiekin lehiaketa abiaraziko dugu, eta jendeak botoa emateko aukera ere izango du, webgunean bertan. Aurten, gainera, berrikuntza bezala kuadrillaka bozkatu ahal izango da.
Parte hartu nahi al duzu? Grabatu zure bideoa, eta prest duzunean, jarraian adierazitako galdetegiaren bitartez bidali.
Ez galdu aukera, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta!





