ARGAZKI GALERIA

Lepo bete da aurten ere Zabalganeko gizarte etxea umez eta bertsoz

Erredakzioa 2025eko abenduaren 15a

Abenduaren 14an, igandez, egin da sari banaketa ekitaldia, bertso saio paregabe batek lagunduta. Eli Zaldua, Irati Anda, Unai Anda eta Peru Abarrategik girotu zuten lehiaketaren amaiera.

Bertso-kopla bideo lehiaketako VI. edizioan 2500 ume baino gehiago eta 115 talde inguru izan dira lehian. Guztien artean milaka boto jaso ostean eta epea agortuta, ALEAren webguneko irakurleek emandako saria Gasteizko Lakuabizkarra 5 D taldearen esku geratu da. Baina hori sari bat besterik ez da, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek eta zuen botoek beste lan asko sarituko dituzte eta.

Guztien artean honako sariak banatu dira, lehiaketako babesleen eskutik. Hona hemen entzuleen botoak eta epaimahaiaren irizpideak kontuan hartuta, sarituak izan diren ARABA osoko bideoak: 

· AIARALDEA: Latiorro ikastetxea 5D2
· ARABAKO ERRIOXA-AÑANA: Assa ikastola 6 eta San Bizente ikastola 6
· GASTEIZ: Lakuabizkarra 5D, Ramon bajo 5. maila, Sansomendi 5. maila, San Martin 5B, Aldaialde 6D eta Abetxuko 5. maila
· GORBEIALDEA: Gorbeia eskola 6. maila
· LAUTADA: Dulantzi eskola 5B
· MENDIALDEA-TREBIÑU: Mendialdea IPI, 5. maila

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
  • HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.

Aleakideek argazki galeriako irudiak jaisteko aukera izango dute Arabako ALEAren aplikazioan. Oraindik instalatu ez baduzu, hemen duzu eskuragarri.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago