Zozketak

Zozketetan parte hartzeko ALEAko harpideduna izan behar zara eta webgunean saioa hasita izan behar duzu. Harpidetu zaitez!

Parralen bazkaria [2023 Ekaina]

Parralen bazkaria [2023 Ekaina]

ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko alde zaharrean kokaturik dagoen Parral tabernan, astean zeharreko menua bazkaltzeko.

  • Parte hartu ekainaren 20a baino lehen.
  • Ekainaren 23ko ALEAn publikatuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Andrea Pascual Gartzia

Amaituta

'ECLIPSE TOTAL' antzezlana ikusteko sarrerak

'ECLIPSE TOTAL' antzezlana ikusteko sarrerak

Ekainaren 9an, ostirala, 'ECLIPSE TOTAL' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Haizea hotza da ustekabean eta zerua iluntzen hasten da. Txakurrek ulu egiten dute eta erleak pilatu egiten dira eta erlauntzen sarrera blokeatzen. Txoriek nahastuta egiten dute hegan. Denbora gelditu egiten da. Isiltasuna. Iluntasuna. Dena etenda... zer gertatuko den jakin gabe... amaierarik gabeko gau honetan betiko egon gintezkeelako sentsazioarekin... [...]

  • Parte hartu maiatzaren 30a baino lehen.
  • Ekainak 2ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Arantza Bergaretxe Garai

Amaituta

'FAM' antzezlana ikusteko sarrerak

'FAM' antzezlana ikusteko sarrerak

Ekainaren 2an, ostirala, 'FAM' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Georges Canguilhem filosofoak dioenez, “bizirik dauden forma guztiak munstro normalizatuak dira". FAMeko sei antzezleak (Ariadna, Clara, Elena, Kathy, Sandra eta Laila) sei artxibo bizidun izango dira, hezur-haragizko sei dokumentu. Haien eskarmentua jarriko dute jokoan, elikadura-nahasmenduei, zahartzeari, naturala denaren pornifikazioari eta baimenari edo onarpenari buruzko hainbat ipuin garaikiderekin. Azken batean, hainbat ereduk okupatu (eta politizatu) duten tokia da gorputza. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 23a baino lehen.
  • Maiatzaren 26ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Andres Landa Ruiz De Azua

Amaituta

Amurrion 'Sex Sua' musikala ikusteko sarrerak

Amurrion 'Sex Sua' musikala ikusteko sarrerak

'Sex Sua' musikalaren 4 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren barruan maiatzak 27an Amurrion 'Sex Sua' musikala estreinatuko da. ALEAk hau ikusteko 2 sarrera bikoitz zozketatauko ditu.

Ligatzeko aplikazioak, bertan sortzen ari diren komunikazio kode berriak eta horiek nola eragiten diguten erabiltzaileoi. Horixe da 'Sex Sua' musikalaren abiapuntua. Baina, horrez gain, auto-irudia, gizarteko kanon estetikoak eta besteentzat desiragarri izateko beharraz hitz egiten dugu, besteak beste; eta, bide batez, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua zabaltzen dugu gure ikuskizunean. 

  • Parte hartu maiatzaren 23a baino lehen.
  • Maiatzaren 23an zuzenean jarriko gara sarituekin harremanetan.

Irabazleak:

Ilenia Caicedo Saenz de Cortazar

LAB Sindikatua

Amaituta

'Kantu bat gara' Agurainen ikusteko sarrerak [Araba Euskaraz]

'Kantu bat gara' Agurainen ikusteko sarrerak [Araba Euskaraz]

Araba Euskaraz jaialdiaren atarian antolatutako ekitaldien artean, maiatzaren 26an Jon Maiaren 'Kantu bat gara ikuskizuna eskainiko dute Aguraingo Harresi Aretoan. Biraren azken hiru kontzertuetako bat izango da. ALEAk eta Araba Euskarazek 2 sarrera solte zozketatuko ditugu.

  • Parte hartu maiatzaren 23a baino lehen.
  • Maiatzaren 23an zuzenean jarriko gara sarituekin harremanetan.

Irabazleak:

Jon Otegi Bordege

Saioa Ameskua Perez

Amaituta

Itziar Rekalderen (H)AINGURA poesia liburuaren bi ale

Itziar Rekalderen (H)AINGURA poesia liburuaren bi ale

Itziar Rekalde idazleak atera berri duen (H)AINGURA ipuinaren 2 ale zozketatuko ditugu ALEAkideen artean. Poema eta hausnarketa txikiekin osatu du Itziar Rekalde kontalariak '(H)aingura' bere lehendabiziko liburua; haurtzarotik egunera arteko bidaia proposamena egiten du kresal usaina duen lanean. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 16a baino lehen.
  • Maiatzaren 19ko ALEAn argitaratuko ditugu irabazleen izena.

Irabazleak:

David Iriarte Larreina

Andres Landa Ruiz De Azua

Amaituta

'LAS AVES' antzezlana ikusteko sarrerak

'LAS AVES' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 26an, ostirala, 'LAS AVES' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Pisteter enpresario gaztea eta haren bizilagun Evélpides ezin dira itzuli etxera. Eta ez zaie bururatzen nora joan daitezkeen nahi luketen bizimodu eroso, lasai eta zergagabea izateko. Halabeharrez, argi-oilar xalo batekin egingo dute topo basoan, eta jokabidea aldatu beharraz hasiko dira pentsatzen: eta gizaki izateari utzi eta hegazti bihurtuko balira? Are gehiago: eta munduko hegaztiak konbentzituko balituzte gizarte berri bat sortzeko, honako printzipio oinarrizko hauetan oinarritua: Norbanakoa, Jabetza eta Lehia? [...]

  • Parte hartu maiatzaren 16a baino lehen.
  • Maiatzaren 19ko ALEAn argitaratuko ditugu irabazlearen izenak.

Irabazleak:

Marina Aguayo Angulo

Amaituta

'ABUNDANCE' antzezlana ikusteko sarrerak

'ABUNDANCE' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 12an, ostirala, 'ABUNDANCE' antzezlana [Dantza] estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Abundance antzezlanak ezbaian jartzen du indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa, eta ahalegintzen da printze eta printzesaren ideia desagerrarazten. Obraren helburua oraindik ere ukiezina den monogamia kolokan jartzea da. Izan ere, gure plazer eta desirak isilduz bizi gara, fantasiak gure baitan hegan dabiltzan bitartean. Dantzaren bitartez, bost interpreteak jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaitzen saiatuko dira. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 2a baino lehen.
  • Maiatzaren 5eko ALEAn argitaratuko ditugu irabazlearen izenak.

Irabazleak:

Resu Olabarrieta Robredo

Amaituta

'NEVENKA' antzezlana ikusteko sarrerak

'NEVENKA' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 11an, osteguna, 'NEVENKA' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Jesus Ibañez Matauko Antzokian (Hegoalde), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati sexu-jazarpena egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu, aurreratu duguna ikus dezagun, baina baita utzitako zauriak ere. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 2a baino lehen.
  • Maiatzaren 5eko ALEAn argitaratuko ditugu irabazlearen izenak.

Irabazleak:

Idoia  Goikoetxea Kalzakorta

Amaituta

'Hau ez da gerra bat' antzezlana ikusteko sarrerak

'Hau ez da gerra bat' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 10ean, asteazkena, 'Hau ez da gerra bat' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Principal Antzokian, arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

Hau ez da gerra bat formatu handiko lan bat da, espazio eszenografiko ikusgarri batekin. Unibertso dramatiko berritzaile bat eskainiko digu, antzezlanaren inguruan eraikiko diren hainbat ekintza transmediaren bitartez: pertsonaien iragana ezagutzeko audioak, disko bat piezaren soinu bandarekin, Bunker izeneko aurre-ikuskizun berezi bat eta euskara ikasleentzako material didaktikoa. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 2a baino lehen.
  • Maiatzaren 5eko ALEAn argitaratuko ditugu irabazlearen izenak.

Irabazleak:

Oihane Viana Rodriguez

Marta Iriarte Diaz

Amaituta

Mitxarro Bira mendi martxa edo lasterketan parte hartzeko dortsal bat

Mitxarro Bira mendi martxa edo lasterketan parte hartzeko dortsal bat

Maiatzaren 21ean, igandean,  Altzania Mendi Klubak antolatzen duen Mitxarro Bira mendi lasterketa eta mendi martxaren VIII. edizioa ospatuko da Araian. Probak hiru modalitate nagusi izango ditu: lasterketa zein martxa luzea (27,5 km eta +1.775m) eta martxa motza (19km eta +900m). 

ALEAk dortsal bat zozketatuko du edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko. Zozketaren irabazleak martxa motz zein luzean edo lasterketan parte hartzeko askatasun osoa izango du.

  • Parte hartu apirilaren 25a baino lehen.
  • Apirilaren 27ko ALEAnargitaratuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Nagore Saez de Cerain Mayoz

Amaituta

'Los Perros' antzezlana ikusteko sarrerak

'Los Perros' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 4ean, ostegunean, 'Los Perros' antzezlana (dantza) estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Los Perros antzezlanak erresistentzia-egoera batera iristea proposatzen du, noraezean dabiltzan txakurrak bezala, zaurgarritasuna aitortuz dantzatzen eta matxinatzen diren txakurrak... Errepikapenean eta katarsian bere zentzurik garbiena aurkitzen duen dantza kartsua: nekatu arte dantzatzea, lur jota egon arte zaunka egitea, hil arte bizitzea. Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriro hasi arte. [...]

  • Parte hartu apirilaren 24a baino lehen.
  • Apirilaren 27ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Victor Gil Rodriguez

Amaituta

'Platea' antzezlana ikusteko sarrerak

'Platea' antzezlana ikusteko sarrerak

Apirilaren 20ean, ostegunean, 'Platea' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Jesus Ibañez de Matauko Antzokian (Hegoalde Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Tarteko existentziaren edo arimen trantsizioaren ideiatik abiatuta, Platean, bankete baterako prest dagoen mahaia aurkezten zaigu padura baten erdian. [...] Tripak arte eszenikoen euskal konpainia da, eta Mayi Martiarena, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarez artista plastikoek eta Andrea Berbois biolin jotzaileak osatzen dute. 2013an sortu zen, Baratza Aretoko (Gasteiz) Sorkuntza Laborategiaren testuinguruan, munduarekiko eta estetikarekiko zeukaten ikusmen berezietan oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko asmoz. [...]

  • Parte hartu apirilaren 18a baino lehen.
  • Apirilaren 18an zuzenean jarriko gara sarituarekin harremanetan.

Irabazleak:

Edurne Agirre Ibañez

Amaituta

Florida zinemarako sarrerak [Apir 2023]

Florida zinemarako sarrerak [Apir 2023]

Florida zinemetan, edozein pelikula ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatzen du ALEAk. 

  • Parte hartu apirilaren 18 baino lehen.
  • Apirilak 21eko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Bernar Etxeberria Mendia

Amaituta

Gorbeia zinemarako sarrerak [Apir 2023]

Gorbeia zinemarako sarrerak [Apir 2023]

Etxabarri-Ibiñako Gorbeia zinemetan, edozein pelikula ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatzen du ALEAk. 

  • Parte hartu apirilaren 18 baino lehen.
  • Apirilak 21eko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Irabazleak:

Zuriñe Gil Usabiaga

Amaituta