Maiatzaren 7an, asteazkena, Dejabu antzerki konpainiaren "Itzulera" antzezlana estreinatuko da Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (HEGOALDE G.E), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Itzulera duzu gure antzezlan berria, road movie petoa,umorez, poesiaz eta gorabeherez betea. Konpainia bateko hiru kideek 2024an Mexikora eginiko bidaia kontatzen da bertan. Sormen-krisi betean daudela, dokumental bat grabatzera joan dira, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntzari esker. Alabaina,ezusteko batek goitik behera aldatuko du bidaia. [...]
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.