Maiatzaren 22an, osteguna, Iban Zaldua eta Ibil Bedik "Bihar, atzo, gaur, bihar" estreinatuko dute Izaskun Arrue Kulturgunean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. ALEAk, IAKren laguntzarekin hau ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko du.
“Bihar, atzo, gaur, bihar” irakurraldi musikatu bat da, zeinetan Ibil Bedi taldeak bere musikarekin lagunduko baitio Iban Zalduak sortutako ipuin bati. Kontakizun horretan, Ibil Bediren musikan bezala alegia, Euskal Herriaren iraganaren, egungo egoeraren eta etorkizuneko auzi jakin batzuk nahasten dira, kondairatik, entsegutik, (des)amodio istorioetatik eta zientzia-fikziotik edaten duten ildo narratiboetatik tiraka harilkatuko direnak. [...]
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Maddalen Agirre Loinaz
Kattalin Aizkorreta Korta