Ekitaldiz beteriko asteburua dator Arabako hiriburura: 22. Korrika gaur igaroko da Gasteiztik, baina, horrez gain, Alde Zaharreko azoka, Azoka Napoleonikoa, Wine Berria eta kontzertu ugari izango dira, besteak beste.
Korrika dela eta, Gasteizko Udalak jakinarazi du ostalaritzak bi ordu gehiago izango dituela, bai ostiralean eta bai larunbatean. Pandemia hasi zenetik lehen aldia izango da ekitaldi baten harira Udalak ordutegia luzatzeko baimena emango duela; izan ere, azken bi urteetan ez du antzeko baimenik eman.
Hortaz, honela geldituko dira ostalaritzaren itxiera ordutegiak:
- 1. taldea. Alkoholik gabeko tabernak: 02:30ak arte
- 2. taldea. Tabernak eta jatetxeak: 04:30ak arte
- 3. taldea. Pubak: 06:00ak arte
- 4. taldea. Diskotekak: 08:00ak arte