TESTIGANTZAK
10 bete berri, eta hamaika egiteko

Erredakzioa ots 24 Araba

10 bete berri, eta hamaika egiteko Itsusi geratzen da norberak bere buruari loreak botatzen hastea eta, horrexegatik, aitzakia hori baliatuta, inguruan ditugun lagunei eskatu diegu ALEAk hamar urte hauetan egindakoa baloratzeko. Onerako zein txarrerako, eta bide batez, aurrera begira, etxeko lanak jar diezazkigutela ere eskatu diegu.