ALEAk 10 urte

ALEAk 10 urte

Erredakzioa 2025ko ots. 18a, 10:52

Hamar urteko ibilbidea bete berri du Arabako ALEAk eta urteurren hau aitzakia ezin hobea da bidelagun zaituztegun guztiokin elkartzeko.

Horregatik, atsegin handiz, datorren otsailaren 20an, 19:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean, ospatuko dugun ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Bertaratzeko asmorik baduzu, mesedez, esteka honen bitartez izen ematea eskertuko genizuke:

Laster arte!

Eskerrik asko

Arabako ALEAko lantaldea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago