ALEAk 10 urte

Hamarkada baten uzta ospatzen ari da ALEA

Erredakzioa 2025ko ots. 20a, 19:49

Izaskun Aurrue Kulturgunean ospatzen ari dira urteurrena. Argazkia: ALEA

Aldizkariaren 10. urteurrena ospatzen ari dira ostegun honetan, Izaskun Arrue Kulturgunean egiten ari den ekitaldi baten bidez.

Hamar urte bete dituela ospatzen ari da ALEA, ostegun honetan Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean egiten ari den jai berezi batean.

19:00etan hasi da ospakizun jaia, 150 lagun ingururekin. Besteak beste, aurkezpen bideo bat eman dute, eta urte hauetan guztietan alboan izan dituzten irakurle, iragarle, babesle, lankide eta kolaboratzaileei eskerrak eman dizkiete. Jon Basaguren musikariak, berriz, ALEAren kanta eskaini du.

ALEAkide ugarirekin batera, kulturaren, politikaren, eta, oro har, Arabako gizartearen askotariko ordezkariak bertan egon dira. Besteak beste, ekitaldian Iñaki Gurtubai Euskara foru diputatuak eta Maria Nanclares Gasteizko Udalaren Euskara zinegotziak hartu dute hitza.

"Orain hamar urte hasi ginen zuhurtziaz eta oso ondo nora gindoazen jakin gabe. Horrelako proiektu bat martxan jartzea nahiko erronka handia zen, astekari bat ateratzeak dedikazio asko eskatzen duelako", gogora ekarri du Aritz Martinez de Luna ALEAren zuzendariak. Etorkizunari begira, "beste toki batzuetan ahotsa ez dutenei tokia ematen" jarraituko dutela aurreratu du. Modu berean, ohartarazi du duela hamar urte jarri zituzten helburuak "indarrean daudela", eta euskararen normalizazioari dagokionez asko dutela oraindik egiteko. "Desinformazioaren aurrean, egiazkotasuna oinarri duen kazetaritza egiten jarraitu nahi dugu, bai eta komunitatea trinkotu ere, Arabako

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago