Astelehen goizaldean, 04:54ak aldera, Araban sartu da 23. Korrika, Kanpezutik. Nafarroara sarrera azkarra egin ostean, gure lurraldean murgilduko da egun osoan zehar. Mendialdea, Arabako Errioxa, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdea zeharkatu ostean, 19:30ean iritsi da Gasteizera, eta lau ordu eman ditu hiriburuan. Gauerdiaren atarian heldu da Lautadara, eta astearteko 04:12an Nafarroara itzuli da, Eginotik.
#Korrika23 🟠 Korrikak irudi hunkigarriak utzi zituen atzo Gasteizen, eta Kutxi kalea ere toperaino bete zen ▶️ https://t.co/FKnky13glD
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 19, 2024
📽️ @GasteizKorrikapic.twitter.com/XhEd007ow3
#Korrika23 🟠 Jendez lepo iritsi zen atzo Korrika Gasteizko erdialdera, egun osoan Araba zeharkatu ostean ▶️ https://t.co/FKnky13glD
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 19, 2024
📽️ @AEK_eus pic.twitter.com/myCyHVOKEB
#Korrika23 🟠 Bart goizaldean Arabako Lautadan agurtu da Korrika, eta harrera beroa egin diote Dulantzi, Agurain eta Araiako bizilagunek ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/h7p4RYdQ1l
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 19, 2024
#Korrika23 🟠 Araian ere berandura arte itxaron behar izan dute lekukoa hartzeko, baina 03:20ak aldera iritsi da. Arabarrek Asparrenean agurtu dute Korrika ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/pBQRSNe6yf
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 19, 2024
#Korrika23 🟠 Goizaldeko 02:00ak aldera igaro da Korrika Aguraindik, baina herriko bizilagunek irribarretsu heldu diote erronkari ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/58U8p13puL
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 19, 2024
#Korrika23 🟠 Bart gaueko ordu txikitan, Lautada zeharkatu eta Arabatik Nafarroara abiatu da 23. Korrikaren lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/cUD48l4eMv
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 19, 2024
#Korrika23 🟠 Arabako Lautadan murgildu da Korrika, Nafarroara itzuli aurretik. Dulantziko ikastetxeko ikasleek hartu dute lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/DU8bmWmqhH
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteizko Korrikaren unerik ikusgarrienetako bat izan da @Iraultza1921 eta @IndarBaskonia86 hintxa taldeek lekukoa hartu dutenean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/ooYupn0iOU
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 GEU, Lazarraga eta ALEAren kilometroa Kutxi kaleko sarrerara iritsi den unea ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/0I6ZNNGMoG
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Arkautitik, Komando Perretxikoren eskutik, Gasteiz atzean utzi du Korrikak, 04:00ak arte Arabako Lautadan murgiltzeko ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/htoyv8O7tq
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Suhiltzaileak Gasteizko azken kilometroetan. Gogoratu: "Korrika oso polita da, oso guay dago, baina jende askoren lanari esker da posible" ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/QhR43uvCfy
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteiz atzean utzita Lautadan barrena sartuko da Korrika pic.twitter.com/DtQpgN4k9w
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 8ak Parralen Kultur Elkartea lagun kuadrillak izan du Errekaleorren lekukoa jasotzeko ohorea. Laster aterako da Korrika Gasteiztik, Lautadara bidean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/S5rQXjeX6h
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Euren proiektuaz harro jaso dute lekukoa @Errekaleor auzoko bizilagunek, Gasteizko Korrikaren azken txanpan ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/kUifYKIl0N
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 'Etxera!' kilometroa @Errekaleor auzora iritsi da. Bizilagunek bengalak piztu dituzte teilatuetan ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/CsZB6vkrHi
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Errekaleorrera bidean doa 'Etxera!' kilometroa, euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatuz ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/9vBQYMHORD
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko kilometroa, @SareAraba eta @EtxeratElkartea ren eskutik. Laster Lautadara abiatuko da lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/222rh1iAuH
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Hortxe doa Iñaki Kerejazu Gasteizko Zeledon berria, abuztuaren 4rako entrenatzen 🎵 "Zeeeeledon, etxe berria egiiiiiiin du..." ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/FJoaxH67x1
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Euskal eskola publikoaren aldarria ere heldu da Korrikara ➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/MQIazGXsww
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Salburua auzoko kaleetan zehar, aurrera doa Korrikaren azken txanpa Gasteizen. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak darama lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/1dEe8c1gYo
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Aranbizkarra, Arantzabela eta Lopez de Gereñu ikastetxeetako ikasleek lekukoa eman diete @SarburuKE eta @Salb_Burdinbide elkarteei ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/O9Gt8TXoR8
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Judimendi auzoko Aixkiria euskaltegiko ikasleek hartu dute orain @GasteizKorrika ren lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/UKywFpabZx
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Aurten 25 urte beteko ditu @JudimendikoGA Gazte Asanbladak, beste hamaika borrokaren artean euskararen alde lan egiten ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/A2KIRMVoPz
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Tipi-tapa tipi-tapa, sasoiko daude Judimendi auzoan ere
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/b3zt1R1W2y
#Korrika23 🟠 Alde Zaharra atzean utzita, @JimmyJazzGz aretoak hartu du lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/9cMJSCuqRr
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Kutxiko Katuak eta @ErnaiGasteiz en txanda. Pablo Gonzalezen askatasunaren aldeko pankarta daramate @HalaBedi ko kideek ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/0vHjUOQFBQ
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Alde Zaharreko kale estuetan ezin sartu dabil Korrika➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/S6cAgzoLCy
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 GEU, Lazarraga eta ALEAren eskutik lekukoa jasota, @GasteizGaztetxe eta @HalaBedi irratiaren kilometro koloretsuan murgildu da Korrika, Kutxi kalean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/mBttPyS58y
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Tipi-tapa tipi tapa, azkenik heldu da ALEAren kilometroa, Lazarraga eta GEU elkarteekin batera. Gora Gasteiz! 🎉
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/aXgXa63i2C
#Korrika23 🟠 Gasteiz Antzokiaren aldeko aldarriak hartu du Andre Maria Zuriaren plaza, @GEUelkartea, @LazarragaKE eta Arabako ALEAren eskutik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/aMQki90Hj5
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Euskaraz bizi nahi duen herria dator lekukoaren atzetik. "Hemen gaude, euskararen alde!"
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/T69cZmTQ9I
#Korrika23 🟠 'Euskal Herrian euskaraz' abestera animatu dira Gasteiz Kantuzeko lagunak. Aupa zuek! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/D3RROE5M9G
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Korrikalariekin batera, festa giroak ere hartu du Gasteizko Alde Zaharra ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/REFJ0ldgcs
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Euskal gehiengo sindikalak hartu du lekukoa. Ehunka pertsona doaz tropelean, orain bai, Gasteizko erdialdera bidean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/cIQuX9GPUS
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 50 urte beteta, jendetza dakar @INDARRAEKE taldeak atzetik
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/Q0aeuwethN
#Korrika23 🟠 Indarra Euskal Kultur Elkartearen esku dago lekukoa, Adurtza auzoan barrena, eta kristoren jendetza doa beraien atzetik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/Uu0E2KO9C8
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 ALEAkideak ere...🌱...euskararen alde! Ciudad Jardin LHII institutuko ikasleen txanda. Gasteizko ibilbidearen erdialdera iritsi da Korrika ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/3Ysh2yD0l5
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Banderola eta bengala artean hartu dute lekukoa @Iraultza1921 eta @IndarBaskonia86 hintxa taldeek ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/bSlT9OTEaL
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Protesta ere heldu da Korrikarekin batera. 'Gasteiz Antzokia noizko?' galdetu dute euskaltzaleek Ruiz de Bergara jauregian
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/JH5rdkcntW
#Korrika23 🟠 Armentian milaka euskaltzale batu dira euskararen aldeko lasterketara
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/mKFkc9p0EL
#Korrika23 🟠 Poz-pozik eta jende uholde bat atzetik, Armentia Ikastolako ikasleek hartu dute lekukoa, Olabideko kideen eskutik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/zWPQsSHUx0
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Korrikalariz gainezka egin du Zabalgana auzoak ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/l7BwqvaIGb
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Aurten 60 urte bete ditu Olabide Ikastolak, eta harrotasunez jaso du lekukoa: "Zorionak eta mila mila esker!" ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/OdjTbeO3iu
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Zabalgana institutukoak batu dira kilometrora, jende oldearen artean
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/bdrlZkyOSs
#Korrika23 🟠 "Araban ere euskaraz!". Zabalgana BHI institutuko ikasleek harro hartu dute lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/qVZQ7hhXih
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Mercedesko langileen txanda da orain, eta ehunka pertsona doaz lekukoaren atzetik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/ymJ1Jvg0O8
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Milaka lagunen babesarekin, Zabalgana auzora iristear da Korrika
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/sYlwKTRrme
#Korrika23 🟠 Korrika gosez daude Zabalgana ikastetxeko ikasleak
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/bbPhmeSAeM
#Korrika23 🟠 "Gorde mugikor horiek eta gozatu momentua!". Lekukoari heldu diote Tokieder Ikastolako ikasleek ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/2ja8CA8k8e
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Mendebaldea eta Toki Eder ikastetxeetako ikasleek ere hartu dute lekukoa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/sFddlbpP0d
#Korrika23 🟠 Jendetza bildu da Gasteizen Korrikari heltzeko. Mendebaldea institutuko ikasleek hartu dute lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/WCBapo77jv
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteiz Etorbidean barrena, San Viator ikastetxeko ikasleek hartu dute lekukoa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/DF46hCkwI5
#Korrika23 🟠 Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatzeko, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak hartu du lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/FZPx1PHuhY
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Ongi etorri bereziena egin diote Korrikari Kontserbatorioko musikariek ➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/ecegrYvqaf
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Punka ere euskaraz izan daitekeelako, @OrbainKultur elkarteak hartu du lekukoa, Luis Elejalde ikastetxearen eskutik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/gxja6he8Gh
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Tipi-tapa tipi-tapa, Murgiatik Gasteizera arteko lasterketa egin duenik ere bada tartean ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/zd8APyhkes
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Eskuz esku doa lekukoa Gasteizko kaleetan zehar. Aniztasunaren kilometroaren txanda Zaramagan ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/s75qNW22Qu
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteiz anitza aldarri, Aniztasunaren kilometro jendetsuan ➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/ccGruJWoKp
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Odon de Apraiz ikastolako ikasleak, Zaramaga auzoaz harro ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/qpSwVGnh05
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Irudi ikusgarriak utzi ditu Korrikak Zaramagan➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/tL4EecwJwO
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Zaramaga auzoan aurrera, Koldo Mitxelena institutuko ikasleek hartu dute lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/HRT0jYLutv
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Tipi-tapa tipi-tapa, jendetza doa Zaramaga auzoan barrena
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/MrxC9uxk25
#Korrika23 🟠 @BZaramaga ko Bizigarri Auzo Elkartearen txanda da orain. Aurrera doa Korrika Gasteizen ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/iyIbwW6yK7
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteizko suhiltzaileek ere lekukoa hartu dute, 'Harro herri' oihu artean
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/BKL83A8Lvv
#Korrika23 🟠 Euskararen etorkizuna. Ikasbidea eta Umandi ikastoletako ikasleek hartu dute lekukoa orain ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/xL1Gpmgsxg
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Michelingo langileek Gasteizko suhiltzaileei pasa diete lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/3jHlzcz7zO
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Abetxukuko zubia ere jendez lepo. Gasteiz erdialdera bidean da Korrika
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/b2ue9Tox8K
#Korrika23 🟠 Jendetzak jaso du Abetxukun lekukoa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/RJBfOCcd2e
#Korrika23 🟠 Abetxuku herriak hartu du lekukoa, Gasteizko kaleetan barrena murgildu aurretik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/PoAb8yF225
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteizera iritsi da Korrika, Abetxukutik sartuta. Lau orduz zeharkatuko ditu hiriburuko kaleak ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/aVYFNvScuo
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Gasteizera iristear da lekukoa, @ArabaBizirik eta @GasteizkoMF ren eskutik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/GJEuGJzK2G
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Iluntzearekin batera, Etxabarri-Ibiñatik doa lekukoa. Iritsi da momentua. Berehala murgilduko da Korrika Arabako hiriburuan, Gasteizen. Dena prest? ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/jmEG3CBdxe
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Laster sartuko da Gasteizen Korrika. Abetxukun prest daude ongi etorria egiteko
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/fVcXRIsLja
#Korrika23 🟠 1.000 kilometroen langa gainditu du Korrikak, Gopegi inguruan. Berehala abiatuko da Gasteizera, eta bertan lau ordu inguru emango ditu ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/pBprSlkIRB
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 "Herri bat, gaztetxe bat", aldarrikatu dute Manurgan Zigoitiko Gazte Asanbladak eta Zaitegiko Gaztetxeak. Lekukoa Gasteizera bidean dago jada ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/rzNzHWFHmw
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Murgia atzean utzita, Zaratetik Gopegira bidean doa Korrikaren lekukoa. 13 ordu daramatza Araban, eta beste 11 egingo ditu gure lurraldean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/RG8LsROxeU
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Giro paregabea eta jende andana Murgiako kilometroan. Korrikaren lekukoa bi ordu barru iritsiko da Gasteizera ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/OOwm4LgOzl
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠 Jendetza bildu da Murgian, Korrikaren lekukoa Zigoitiara eta handik Gasteizera bidali aurretik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/WhjyoR73E3
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠 Lekukoaren zain daude murgiarrak, eta jendetza bildu da errepidearen ertzean. Ametzagatik doa orain tropela, baina laster iritsiko da ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/ffVl7RCLPu
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠 Giro paregabean, Urkabustaiz zeharkatu du Korrikak, lekukoa Murgiara bidean jarri aurretik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/geWKWUOkoa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠 Izarratik Murgiara bidean, Gorbeialdean barrena, Ametzagan lekukoa hartzeko prest daude bertako bizilagunak ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/Uu6OvhKwdx
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠 Laster igaroko da Izarratik ere, eta denak prest dira bide bazterretan
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/2LZuxFH256
#Korrika23 🟠 Abornikanoko kilometroak kolorez jantzi ditu @EHGAM Euskal Herriak
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/3ex2o0HXhT
#Korrika23🟠Euskararen aldeko lekukoa Lan eta Jolas kultur elkartearen eskutik orain, Abornikako bidean➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/5IKPPXC0Io
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠Baionara bidean, "Azterketak euskaraz" aldarriak Añanako lurrak ere hartu ditu ➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/SWx6IZnQzb
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23🟠Korrikak Añanako lurrak igaro bitartean, giroa bero-bero dago Murgian
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/SsIZ8L9GBs
#Korrika23🟠Bien bitartean, dantza eta festa giro ederrean Murgian Korrikaren zain
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/7YlpBtHFEF
#Korrika23 🟠Bruselako lagunek kilometro bat erosi dute Añanan, eta Arabako Korrikako koordinatzaile Asier Diazi laga diote lekukoa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/luF2ld8hnk
#Korrika23 🟠 Egun ederra lagun, korrikalari ugari batu dira gaur Arabako kilometroetara. Andara bidean da orain ➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/o1tzeggAtd
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Erriberagoitia inguruan hartu du lekukoa UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak, traktore, zaldi eta guzti ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/nnwMRIvxVw
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Langraiztik Andara bidean, oztopo guztien gainetik Korrikaren atzean dauden kilometro berezi, istorio eta omenaldi horiengatik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/BUI8dlnng3
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Beroketa ariketak garrantzitsuak dira gaur, eta ondo dakite Langraizeko ikasleek ➡️https://t.co/MLoM5OqKBF pic.twitter.com/PHMbndHLPt
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Iruña Okara iritsi da lekukoa. Besteak beste, Kuartango, Izarra eta Murgiatik pasako da Korrika 19:30ean Gasteizera ailegatu aurretik ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/K94wLOQRHq
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Araba da protagonista gaurko Korrikan. Zain dira, esaterako Olabarriko korrikalariak➡️https://t.co/MLoM5OqKBF pic.twitter.com/QodHafQos0
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Argantzon atzean utzita, Langraiz eta Kuartangora bidean doa Korrika. Goiz luzea bezain polita izan du lekukoak ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/7ZkbaLnKiZ
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Ongi etorri beroa egin diote lekukoari Argantzonen, eta Langraizera bidean dira korrikalariak ➡️https://t.co/MLoM5OqKBF pic.twitter.com/CPIu6Vn7eg
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Ederra Korrika Argantzongo kaleetan barrena, eguzkipean eta kolorez beterik. Ikastolako umeek hartu dute lekukoa. Tipi-tapa tipi-tapa... KO-RRI-KA! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/pYHGjGNKye
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Argantzon ikastolako ikasleak ere Korrikaren zain daude ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/y9FsK7q6fb
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 "Euskaraz pentsatu, euskaraz ekin" Añastrora bidean doa Korrika ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/gCJSDIDLej
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Trebiñu herria atzean utzita, Argantzonera doa orain Korrika. Euskararen alde, eta Trebiñu Araba dela aldarrikatuz ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/VOsA86OAOa
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Euskararen aldeko jende oldea Trebiñun
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/SErN1jsFO2
#Korrika23 🟠 Arabako klasiko bat, Sorturen eskutik: "Franko ere euskararen alde!". Trebiñura eta Argantzonera bidean doa Korrika ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/aP0CK6W367
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Trebiñun barrena aurrera doa euskararen aldeko olatua ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/sbsUyndpAl
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Armentiako Bentetara iritsi da Korrikaren lekukoa, #TrebiñuArabaDa eta #AnbulantziakBorrokan aldarrien artean. Guardia Zibila badago ere ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/tarELUiJp2
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Zer moduz? Nekatutak? Eeeeez... Aurrera doa Korrika Trebiñuko lur zabaletan eta errepide luzeetan barrena ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/paPto1rYk4
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Trebiñuko bazterretan lagun ugari lekukoaren zain
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
➡️https://t.co/FKnky13Obb pic.twitter.com/3LqFpTDbW5
#Korrika23 🟠 'Harro herri' ozen Trebiñun ere➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/ubiwQF9m3p
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Dozenaka lagun daude zain Trebiñun: "Trebiñu ere euskaraz bizi nahi dugu!"➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/KCnIefEmou
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Dagoeneko Trebiñun dago 23. Korrikaren lekukoa: "Trebiñu ere euskararen alde!" ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/tVHnFRlHti
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Bastida Ikastolako ikasleen eskutik iritsi da lekukoa Urizaharrera. Mendialdeko herri eder hau atzean utzita, Trebiñura abiatu da Korrika ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/SIcVwXw0VS
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Harrera beroa Urizaharreko kaleetan Korrikari ➡️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/OVy8VydKBH
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Herrera atzean utzita, Urizaharreko kaleetan da Korrika ➡️https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/hNc6XtgMga
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Askotariko uneak utzi ditu Herrera mendatearen igoerak: korrikalariak, paisaiak, droiak, esfortzua, lasaitasuna... ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/iEZTRE6nud
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Herrera mendatearen gainera iritsi da lekukoa, eta aldapa behera jarri da berriz ere Korrika, Urizaharrera bidean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/M8Y6AMVqhT
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Herrera mendatearen igoeran zehar airetik grabatutako irudi ikusgarri gehiago ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/SQUuNClPsQ
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Korrikaren punturik altuenetako bat eta ederrenetako bat izango da Herrera mendatea. Airetik grabatutako irudi ikusgarriak, Urizaharrera bidean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/bo0B8HFRbf
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Herrera mendatea Korrikaren puntu gogorrenetako bat izango da, baina baita ederrenetako bat ere. Entzun Gabiri bidali dioten mezua ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/bFEesNjfDE
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Ez da makala, ez, Herrera mendateko aldapa. Baina Arabako Errioxako herritarrek indarrez ekin diote iparralderako bideari ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/tsEj7fUkoV
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Mañueta eta Eltziegoko jendea Herrera mendatean. Aldapan gora, Korrikaren gaurko punturik gogorrenetakoa izango da 💪 Aupa zuek! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/zTz3jUs7LK
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Eskuernagako herritarrek ekin diote gaurko unerik zailenetako bati: Herrerako mendatearen igoera ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/f471kN9hC1
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Eskerrik asko Arabako Errioxan gora eta behera dabilen ALEAko korrespontsalari zuen irribarrerik ederrena oparitu diozuen guztioi ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/m6qlD4VqIr
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Arabako Errioxan barrena, Guardiatik Lezara abiatuko da berehala Korrika. Eta ondoren, Urizaharrera eta Trebiñura... ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/9Xvsq63mR0
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Arabako suhiltzaileek Guardiako Samaniego Institutuko ikasleei laga diete lekukoa. Araba Errioxan gora doa Korrika ▶️ pic.twitter.com/4AeDU7gFTU
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Guardiako sarreran daude herriko institutuko ikasleak eta suhiltzaileak, 23. Korrikari ongi etorria emateko prest ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/xSPTetQDa6
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Ehunka arabar goizean goiz jaiki dira gaur, eskolara edo lanera joan aurretik euskararen alde korrika egiteko ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/TM2uaGNf9k
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Zer nolako erritmoa jarri duten Vianako Erentzun Ikastolako umeek orain, Guardiara bidean... Aupa Oihan! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/vaRUjpM7Hw
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Guardiara bidean, Lapuebla de Labarcako Assa Ikastolako ikasleek hartu dute lekukoa, eguzkipean eta mahasti artean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/zjzMMfdTee
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠🇵🇸 Palestinarekiko elkartasuna adierazi dute Elvillarko bizilagunek, Guardiara bidean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/bSNAcAwNYj
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Honela iritsi da Korrikaren lekukoa Elvillar herrira, Guardiara eta handik Urizaharrera eta Trebiñura abiatu aurretik. Egunsenti zoragarria gaurkoa! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/eJdpyTIBDt
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Egun on, Elvillar! Guardiara abiatu aurretik iritsi da lekukoa herrira, euskararen aldeko oihuen artean 🇵🇸 Palestinarekiko elkartasuna ere ez da falta ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/NNOLyADxEN
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Elvillarko bizilagunak, lekukoa hartzeko prest! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/qXJ8m2VTgt
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Kripango umeek hartu dute lekukoa Korrika beren herrira iritsi denean. Zein ederra den Arabako Errioxa! ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/PXT2hjdsrO
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Arabako Errioxako herritarrek euren lurraldeaz harro 😍 heldu diote Korrikaren lekukoari ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/3LrNZ092AP
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Eguzkiaren lehenengo izpiek argitu dute Arabako Errioxa, bertako herritarrek 23. Korrikaren lekukoa jaso dutenean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/MHktSVBkvD
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Arabako Errioxan murgildu da Korrika, Nafarroatik iritsita. Giro ederra, egunsentiarekin batera ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/98RzXGu64s
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Irudi ederrak utziko ditu gaurko egunsentiak Arabako Errioxan. Oiongo herritarrek hartu dute lekukoa Kripanera bidean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/M1R4KQ7uEE
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Egunsentiarekin batera itzuli da lekukoa Arabara, Nafarroatik Araba Errioxara muga gurutzatuta. Orain bai, egun osoa emango du Korrikak gure lurraldean ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/w8ZJXoLBHQ
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Kanpezutik Nafarroako mugara bidean, Mendialdeko emakumeek hartu dute lekukoa, 'Arabako Mendiak Aske'-ko banderarekin ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/Mb2rzL3Zht
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Mendialdean barrena doa lekukoa, ilunpean oraindik, Lizarraldera sarrera azkarra egin aurretik ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/wp76PJ5zAF
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Laster Mendialdetik Nafarroara itzuliko da Korrika, Arabara itzuli aurretik. Suhiltzaileek hartu dute lekukoa orain ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/3TMTFToETt
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Honela iritsi da Korrika Kanpezuko herriko plazara, goizeko 05:00etan. Ia egun osoa emango du gaur lekukoak Araban ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/aQHUROtiGu
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Nafarroatik Arabara igaro da 23. Korrika, eta Mendialdea IPI ikastetxeko ikasleek heldu diote lekukoari ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/45tMgBecm8
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Berehala sartuko da Korrika Araban, eta Maeztuko herri eskolako umeek hartu dute lekukoa ▶️ https://t.co/FKnky13glD pic.twitter.com/VAob3ywUon
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 18, 2024
#Korrika23 🟠 Astelehen honetako 19:30ean iritsiko da Korrika Gasteizera, eta lau ordu emango ditu hiriburuko kaleetan. Nork eramango du lekukoa? ▶️ https://t.co/tTaapq2Xfl pic.twitter.com/JXeMFIpQwn
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 17, 2024
#Korrika23 🟠 Hauxe da astelehen honetan Korrikak Araban egingo duen ibilbidea. Prest al zaudete? ▶️ https://t.co/rHPVIsKGxm pic.twitter.com/AdoxZZqlMy
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 17, 2024
#Korrika23 🟠 Astelehen goizaldean, 04:54ak aldera, Araban sartuko da Korrika, Kanpezutik. Zuzeneko jarraipen berezia egingo du ALEAk hemen 👇 https://t.co/FKnky13glD
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) March 17, 2024
Asteleheneko 04:30etik aurrera, 23. Korrikaren Arabako kilometroen jarraipen berezia egingo du ALEAk. Xehetasun guztiak minutuz minutu herritarrengana helarazteko ahalegin berezia egingo duen arren, ALEAk laguntza eskatu die ALEAkide eta arabar guztiei jarraipen berezian laguntzeko, argazkiak eta bideoak bidaliz honako bideak erabilita:
• Emailez: erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora
• Whatsapp bidez: 645 66 86 02 telefono zenbakira edo https://wa.me/34645668602 loturaren bidez (oraingoan ez bidali Telegram bidez, mesedez, ez baita aktibo egongo)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.