Ibilbidea

Noiz igaroko da Korrika Arabatik?

Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 19:00

Astelehenean egun osoa emango du Korrikak Araban zehar. Argazkia: ALEA

23. Korrikak martxoaren 18an, astelehenean, egingo du tarte luzeena gurean, 04:30ak pasatxo Kanpezutik sartuta. 22:00ak aldera Gasteizko erdialdera iritsiko da, eta ordu txikitan atzean utziko du Lautada.

23. Korrika martxoaren 18an sartuko da Araban. Harro herri lelopean, 2024ko martxoaren 14tik 24ra izango da aurtengo hitzordua, Irunen hasi, Euskal Herria zeharkatu, eta Baionan amaituz. Hamaika egun horietan, Korrikak 2.173 kilometro egingo ditu Euskal Herrian zehar; eta horietatik 261 izango dira Araban zehar.

Euskararen aldeko herri ekimena astelehen goizaldean sartuko da gure lurraldean, eta egun horretan egingo ditu gurean kilometro gehien. Goizean goiz, 04:37an, Nafarroatik Kanpezura sartuko da, eta Nafarroako beste zenbait herritan sarrera azkarra egin ostean, berriro ere Kripandik bueltatuko da 06:58an.

Aurtengo edizioak Arabako Errioxa ere zeharkatuko du, Guardiatik 08:15ean igaroko da, eta Lezatik pasatu ostean, Herrera mendatean gora Urizaharrera (10:25) eta Trebiñura (11:56) abiatuko da. Argantzondik (12:55) Langraizera (13:45) joango da. Izarrara 16:13an iritsiko da, eta Murgiatik 17:02an igaroko da.

19:30ean espero izatekoa da Gasteizerako sarrera, Abetxukutik. Hiriko hainbat auzo gurutzatu ostean, Alde Zaharrera 21:58an iritsiko da, Arkautitik hiriburua atzean utzi arte. Lau ordu baino gehiago egingo ditu Korrikak Arabako hiriburuan.

Gaua ondo sartuta iritsiko da Lautadara, Burgura (23:56), eta astearte goizaldearekin batera iritsiko da Dulantzira (00:16). Aguraindik 01:59an pasako da, eta Zalduondo eta Araia zeharkatu ostean, Eginotik aterako da gure lurraldetik (04:12).

Aiaraldetik ostiralean egingo du bigarren sarrera, hilaren 22an, Artziniegatik (06:25), eta Aiaratik 07:56an igaro ostean, Amurriora 10:12an iritsiko da. Laudioarrek 11:27an egingo diote ongi etorria. Azkenik, ostiraletik larunbaterako goizaldean egingo du Korrikak hirugarren sarrera azkarra, Legutio (01:12) bisitatzeko. Herria zeharkatu ostean, Gipuzkoara abiatuko da.

MAPA INTERAKTIBOA

 

Noiz igaroko da Korrika nire herritik? galderari zehaztasun osoarekin erantzuteko bilatzaile bat martxan jarri dute. Horrela, zure herriaren, udalerriaren edo lurraldearen izena bilatu eta eremu horretan izango diren kilometro guztien zerrenda ikusi ahal izango duzue.

ARABAKO KILOMETROAK

*Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira

Km ESKUALDEA Herria Eguna Ordua
879 Mendialdea Muga 18/03/24 04:37:17
882 Mendialdea Kanpezu 18/03/24 04:54:34
902 Arabako Errioxa Kripan 18/03/24 07:05:17
907 Arabako Errioxa Elvillar 18/03/24 07:36:18
913 Arabako Errioxa Guardia 18/03/24 08:15:42
918 Arabako Errioxa Leza 18/03/24 08:50:52
932 Mendialdea Urizaharra 18/03/24 10:25:50
942 Trebiñu Armentiako Bentak 18/03/24 11:30:36
943 Trebiñu Franko 18/03/24 11:38:04
946 Trebiñu Trebiñu 18/03/24 11:56:55
951 Trebiñu Añastro 18/03/24 12:29:25
955 Trebiñu Argantzon 18/03/24 12:55:25
962 Añana Langraiz 18/03/24 13:45:09
981 Gorbeialdea Andagoia 18/03/24 15:54:23
982 Gorbeialdea Abornikano 18/03/24 16:00:16
984 Gorbeialdea Izarra 18/03/24 16:13:07
987 Gorbeialdea Beluntza 18/03/24 16:33:56
989 Gorbeialdea Ametzaga 18/03/24 16:50:03
991 Gorbeialdea Murgia 18/03/24 17:02:48
995 Gorbeialdea Zarate 18/03/24 17:28:56
999 Gorbeialdea Maurga 18/03/24 17:54:08
1001 Gorbeialdea Gopegi 18/03/24 18:05:58
1002 Gorbeialdea Ondategi 18/03/24 18:12:27
1004 Gorbeialdea Eribe 18/03/24 18:24:49
1005 Gorbeialdea Berrikao 18/03/24 18:31:14
1009 Gorbeialdea Etxabarri-Ibiña 18/03/24 18:56:01
1012 Gorbeialdea Mendiguren 18/03/24 19:13:55
1013 Gorbeialdea Arangiz 18/03/24 19:19:52
1016 Gasteiz Abetxuko 18/03/24 19:33:52
1110 Lautada Ilarraza 18/03/24 23:29:16
1114 Lautada Burgu 18/03/24 23:56:41
1117 Lautada Dulantzi 19/03/24 00:16:04
1126 Lautada Heredia 19/03/24 01:17:21
1129 Lautada Donemiliaga 19/03/24 01:39:53
1132 Lautada Agurain 19/03/24 01:59:01
1138 Lautada Erdoña 19/03/24 02:35:58
1141 Lautada Zalduondo 19/03/24 02:56:23
1145 Lautada Araia 19/03/24 03:20:22
1149 Lautada Albeiz 19/03/24 03:45:59
1151 Lautada Ilarduia 19/03/24 04:00:29
1153 Lautada Egino 19/03/24 04:12:03
2019 Aiara Artziniega 22/03/24 06:25:03
2027 Aiara Llanteno 22/03/24 07:17:03
2028 Aiara Menagarai 22/03/24 07:23:33
2031 Aiara Ibaguen 22/03/24 07:43:03
2033 Aiara Arespalditza 22/03/24 07:56:03
2035 Aiara Izoria 22/03/24 08:09:03
2037 Aiara Izoria 22/03/24 08:22:03
2051 Aiara Saratxo 22/03/24 09:53:03
2054 Aiara Amurrio 22/03/24 10:12:33
2060 Aiara Salbio 22/03/24 10:51:33
2062 Aiara Luiaondo 22/03/24 11:04:33
2066 Aiara Laudio 22/03/24 11:27:57
2222 Gorbeialdea Muga 23/03/24 00:36:04
2228 Gorbeialdea Legutio 23/03/24 01:12:47

MAPA

Egunotan, ALEAk milaka eskuorri banatuko ditu Araba osoan zehar. Bertan, 23. Korrikak Arabako zortzi kuadrilletan barrena egingo duen ibilbidea topatuko duzue, xehetasun guztiekin. Hona hemen Mendialdea, Arabako Errioxa, Trebiñu, Añana, Gorbeialdea, Gasteiz (xehetasun gehiagorekin hemen), Lautadan eta Aiaraldean egingo dituen kilometroak:

23. KORRIKA - IBILBIDE OSOA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago