🔴 Streaming

Lautadan zehar ariko da Korrika goiz osoan zehar

Erredakzioa 2026ko martxoaren 23a

Ordu txikitan sartu da Korrika Arabako Errioxan eta goizaldea Mendialdean zehar eman ostean, Lautadan igaroko du goiza.

Iritsi da 24. Korrika, martxoaren 19tik 29ra bitartean euskararen alde Euskal Herria zeharkatuko duen martxa. ALEAk Arabatik igaroko diren kilometroen jarraipen berezia egingo du datozen egunetan, eta, gainera, irudiak erredakziora bidaltzeko dei egin du.

ALEAkideen laguntza

AEKk, tokiko hedabideek eta ALEAk Korrikaren xehetasunak minutuz minutu herritarrengana helarazteko ahalegin berezia egingo duten arren, ALEAk laguntza eskatu die ALEAkide eta arabar guztiei jarraipen berezian laguntzeko, argazkiak eta bideoak bidaliz honako bideak erabilita:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago