'Araban da, bai, baina...' lehiaketaren bigarren saria Begoña Ganzabalek irabazi du

Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 10:41

Lehiaketaren bigarren saria Begoña Ganzabalek irabazi du. / Argazkia: IKA Gasteiz

Bigarren saria Izarrara joan da eta irabazlea Begoña Ganzabal izan da. Arabako produktuez osatutako kutxa bat lortu du.

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko du IKAk eta, hori dela eta, ALEAren irakurle guztiekin partekatu eta guztioi aukera eman nahi izan diote urtero euskaltegian antolatzen duten 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko.

Hiru astean behin, Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatuko dute erantzunak asmatzen dituztenen artean eta, horretaz gain, irabazleek Alea taldea osatuko dute abenduaren 19ko Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Lehenengo hiru argazkiak errota bat, mendi bat eta karobi bat izan ziren. Ondorengo hirurak iturri bat, hilerri bat eta dorre bat. Azken hauen erantzunak asmatu dituztenen artean, lehenengo irabazlea atera da dagoeneko.

Hirugarren zozketarako argazkiak herri bat, horma-irudi bat eta baseliza bat dira. Azken argazkia asmatzen saiatzeko aukera baduzue oraindik, azken zozketan parte hartzeko.

Astero lehiaketaren edizio berri bat topatuko duzue Alearen webguneko IKA31 atal berezian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago