Araban da baina...

8. Lehiaketa: Zer herritan dago horma-irudi hau?

Erredakzioa 2019ko aza. 21a, 11:00

Araban da, bai, baina... Zer herritan dago horma-irudi hau?

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta, ALEAren irakurle guztiokin partekatu eta guztioi aukera eman nahi dizuegu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Aste honetan, horma-irudi hau non dagoen asmatzeko eskatuko dizugu. Erakuts ezazue zer ongi ezagutzen duzuen Araba!

Hiru astean behin Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatu dugu asmatzen duzuenon artean, eta, horretaz gain, irabazleok Alea taldea osatuko duzue abenduaren 19an egingo dugun Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide