Araban da baina...

6. Lehiaketa: Zer izen du irudiko dorreak?

Araban da, bai, baina... Zer izen du irudiko dorreak?

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta, ALEAren irakurle guztiokin partekatu eta guztioi aukera eman nahi dizuegu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Aste honetan, dorrehonen izena asmatzeko eskatuko dizugu. Erakuts ezazue zer ongi ezagutzen duzuen Araba!

Hiru astean behin Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatu dugu asmatzen duzuenon artean, eta, horretaz gain, irabazleok Alea taldea osatuko duzue abenduaren 19an egingo dugun Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Erlazionatuak

'Araban da, bai, baina...' lehiaketaren lehenengo saria Nagore Armentiak irabazi du

Gasteiz

Lehenengo hiru argazkien irabazlea Nagore Armentia izan da. Arabako produktuez osatutako kutxa bat lortu du.
5. Lehiaketa: Nola du izena hilerri honek?

Araba

Araban da, bai, baina... Nola du izena hilerri honek?

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide