Araban da baina...

5. Lehiaketa: Nola du izena hilerri honek?

Araban da, bai, baina... Nola du izena hilerri honek?

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta, ALEAren irakurle guztiokin partekatu eta guztioi aukera eman nahi dizuegu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Aste honetan, hilerri honen izena asmatzeko eskatuko dizugu. Erakuts ezazue zer ongi ezagutzen duzuen Araba!

Hiru astean behin Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatu dugu asmatzen duzuenon artean, eta, horretaz gain, irabazleok Alea taldea osatuko duzue abenduaren 19an egingo dugun Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Erlazionatuak

4. lehiaketa: zer herritan dago irudiko iturria?

Araba

Araban da, bai, baina... zer herritan dago irudiko iturria?
"Hurrengo erronka da etorri berriak gurera erakartzea"

Gasteiz

Duela 30 urte sortu zen IKA, baina urteurrena datorren urtean ospatzea erabaki dute erakundeko arduradunek.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide