Araban da baina...

4. lehiaketa: zer herritan dago irudiko iturria?

Araban da, bai, baina... zer herritan dago irudiko iturria?

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta, ALEAren irakurle guztiokin partekatu eta guztioi aukera eman nahi dizuegu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Aste honetan, iturri hau non dagoen asmatzeko eskatuko dizugu. Erakuts ezazue zer ongi ezagutzen duzuen Araba!

Hiru astean behin Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatu dugu asmatzen duzuenon artean, eta, horretaz gain, irabazleok Alea taldea osatuko duzue abenduaren 19an egingo dugun Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Erlazionatuak

"Hurrengo erronka da etorri berriak gurera erakartzea"

Gasteiz

Duela 30 urte sortu zen IKA, baina urteurrena datorren urtean ospatzea erabaki dute erakundeko arduradunek.
3. lehiaketa: Zer izen du argazkiko karobiak?

Araba

Araban da, bai, baina... zer izen du argazkiko karobiak?

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide