Araban da baina...

2. lehiaketa: Nola du izena irudiko mendiak?

Erredakzioa 2019ko urr. 10a, 05:00

Araban da, bai, baina... nola du izena irudiko mendiak?

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta, ALEAren irakurle guztiokin partekatu eta guztioi aukera eman nahi dizuegu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Aste honetan, mendi hau non dagoen asmatzeko eskatuko dizugu. Erakuts ezazue zer ongi ezagutzen duzuen Araba!

Hiru astean behin Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatu dugu asmatzen duzuenon artean, eta, horretaz gain, irabazleok Alea taldea osatuko duzue abenduaren 19an egingo dugun Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago