Osteguna, abenduak 28

11:00

Kpop masterclass

Zabalganeko gizarte-etxeko dantza aretoa, Gasteiz | DANTZA

Lantegi honetan "Perfect Night" koreografia, Le Sserafim taldekoa, ikasi ahalko dugu Everlasting Unit taldeko Ainhoa Huici Rodriguezekin. Gazteak. 12-25 urte.

Kpop masterclass Zabalganeko gizarte-etxeko dantza aretoa

Lantegi honetan "Perfect Night" koreografia, Le Sserafim taldekoa, ikasi ahalko dugu Everlasting Unit taldeko Ainhoa Huici Rodriguezekin. Gazteak. 12-25 urte.

11:00

'Besarkada hitzak', haurrentzako jarduerak

Udal liburutegia, Añana Gaubea

Haurrak, 4 urtetik 6 urte arte.

'Besarkada hitzak', haurrentzako jarduerak Udal liburutegia

Haurrak, 4 urtetik 6 urte arte.

12:00

Bermu okerra

Kontrastako taberna, Mendialdea Harana | PROPOSAMENA

Asteriskes kolektiboak, Arabako Mendialdeko eta inguruetako identitate disidenteok osaturikoa, abenduaren 28rako hitzordu ederra antolatu du. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokaturiko Kontrasta herrian BERMU OKERRA jaialditxoa hain zuzen ere.Transfeminismotik gauzatutako kontzertu sorta, giro jatorrean solastu eta dantzatzeko aukera emango digute gonbidatutako musika taldeak: NUTURK, LAS KLITORIXXX, GALBAIE eta ITZALA. Eguerdiko 12etatik aurrera zuzeneko musika eta pintxo nahiz razioak izango dira Kontrastako Tabernan hurbiltzen den ororentzat,

Bermu okerra Kontrastako taberna

Asteriskes kolektiboak, Arabako Mendialdeko eta inguruetako identitate disidenteok osaturikoa, abenduaren 28rako hitzordu ederra antolatu du. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokaturiko Kontrasta herrian BERMU OKERRA jaialditxoa hain zuzen ere.
Transfeminismotik gauzatutako kontzertu sorta, giro jatorrean solastu eta dantzatzeko aukera emango digute gonbidatutako musika taldeak: NUTURK, LAS KLITORIXXX, GALBAIE eta ITZALA. Eguerdiko 12etatik aurrera zuzeneko musika eta pintxo nahiz razioak izango dira Kontrastako Tabernan hurbiltzen den ororentzat,

12:30

Bisita gidatua. Jaiotzen ibilbidea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, 1, Gasteiz

Hiriko tenpluetan dauden jaiotza bereizgarrienetako batzuetarako bisita: Maria Sortzez Garbiaren katedrala, San Pedro, San Miguel eta San Bizente elizak edo Farolen museoa. Prezioa: 6 € pertsonako. Izena emateko: Harremanetarako Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org WhatsApp

Bisita gidatua. Jaiotzen ibilbidea Turismo bulegoa, Plaza Berria, 1

Hiriko tenpluetan dauden jaiotza bereizgarrienetako batzuetarako bisita: Maria Sortzez Garbiaren katedrala, San Pedro, San Miguel eta San Bizente elizak edo Farolen museoa. Prezioa: 6 € pertsonako.

Izena emateko:

Harremanetarako

17:30

[150 GRAMO JAIALDIA] 'Amatxik Dixit', Goitibera

Montehermoso kulturgunea, Gasteiz | ANTZERKIA

Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa. "Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame…".

[150 GRAMO JAIALDIA] 'Amatxik Dixit', Goitibera Montehermoso kulturgunea

Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa. "Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame…".

17:30

[150 GRAMO JAIALDIA] 'Hamalu', Tartean teatroa

Montehermoso kulturgunea, Gasteiz | ANTZERKIA

Sinopsia: Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen…. 

[150 GRAMO JAIALDIA] 'Hamalu', Tartean teatroa Montehermoso kulturgunea

Sinopsia: Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen…. 

17:30

"Makramezko gabonetako apaingarriak"

Arriaga gizarte etxea (ludoteka), Gasteiz | LANTEGIA

Gabonetako makrame tailerra. Eguberriei ukitu desberdina eman nahi diezu? Tailer honetan, gabonetako zuhaitza apaintzeko makramezko apaingarriak sortzen ikasiko duzu. Animatuko zara? Haurrak. 4 eta 8 urte bitartekoentzat. Haurrek bakarrik joan behar dute. 

"Makramezko gabonetako apaingarriak" Arriaga gizarte etxea (ludoteka)

Gabonetako makrame tailerra. Eguberriei ukitu desberdina eman nahi diezu? Tailer honetan, gabonetako zuhaitza apaintzeko makramezko apaingarriak sortzen ikasiko duzu. Animatuko zara? Haurrak. 4 eta 8 urte bitartekoentzat. Haurrek bakarrik joan behar dute. 

17:30

"Makramezko gabonetako apaingarriak"

Ibaiondo gizarte etxea (ludoteka), Gasteiz | LANTEGIA

Gabonetako makrame tailerra. Eguberriei ukitu desberdina eman nahi diezu? Tailer honetan, gabonetako zuhaitza apaintzeko makramezko apaingarriak sortzen ikasiko duzu. Animatuko zara? Haurrak. 4 eta 8 urte bitartekoentzat. Haurrek bakarrik joan behar dute. 

"Makramezko gabonetako apaingarriak" Ibaiondo gizarte etxea (ludoteka)

Gabonetako makrame tailerra. Eguberriei ukitu desberdina eman nahi diezu? Tailer honetan, gabonetako zuhaitza apaintzeko makramezko apaingarriak sortzen ikasiko duzu. Animatuko zara? Haurrak. 4 eta 8 urte bitartekoentzat. Haurrek bakarrik joan behar dute. 

18:00

Elhuyar Steam tailerrak

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Sukaldezientzia egin, argiarekin jolastu, esperimentu likatsuekin busti, elektroesperimentuekin gozatu, kriptografiaren eta kode sekretuen munduan murgildu, eta fisikako eta kimikako esperimentu harrigariak egin. Bizi ikerketa! Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. 8-11 urte.

Elhuyar Steam tailerrak Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Sukaldezientzia egin, argiarekin jolastu, esperimentu likatsuekin busti, elektroesperimentuekin gozatu, kriptografiaren eta kode sekretuen munduan murgildu, eta fisikako eta kimikako esperimentu harrigariak egin. Bizi ikerketa!

Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean.

  • 8-11 urte.

19:00

Zigoitiko elkar kantuz

Zigoitiko Kultur Etxea, Gorbeialdea Zigoitia | PROPOSAMENA

Mairu Abesbatzak antolatuta, egun osoko ekitaldi musikala burutuko da Zigoitian. Belaunaldi ezberdinentzako entseguak antolatuko dira Josu Elberdin musikagileaz lagunduta. Partaidetza-entzunaldiak emango dio amaiera egun osoko ekitaldiari. Izena eman:  mairuabesbatza@gmail  edo Kultur Etxean bertan.

Zigoitiko elkar kantuz Zigoitiko Kultur Etxea

Mairu Abesbatzak antolatuta, egun osoko ekitaldi musikala burutuko da Zigoitian. Belaunaldi ezberdinentzako entseguak antolatuko dira Josu Elberdin musikagileaz lagunduta. Partaidetza-entzunaldiak emango dio amaiera egun osoko ekitaldiari.

Izena eman:  mairuabesbatza@gmail  edo Kultur Etxean bertan.

21:00

[JARDUNALDI MONSTRENKOAK] 'Artxibo biluzia', Metrokoadroka

La Monstrenka, Kubo kalea, 1., Gasteiz | ANTZERKIA

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten. "Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki", kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. 'Artxibo biluzia' pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna. Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da 'Artxibo biluzia'. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. https://entradium.com/es/events/artxibo-biluzia-metrokoadroka-erakustaldea-sortze-prozesuan-euskaraz-jornadas-monstrenkas-2023-jardunaldi-monstrenkoak

[JARDUNALDI MONSTRENKOAK] 'Artxibo biluzia', Metrokoadroka La Monstrenka, Kubo kalea, 1.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten. "Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki", kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. 'Artxibo biluzia' pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna. Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da 'Artxibo biluzia'. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

https://entradium.com/es/events/artxibo-biluzia-metrokoadroka-erakustaldea-sortze-prozesuan-euskaraz-jornadas-monstrenkas-2023-jardunaldi-monstrenkoak

21:00

Petti Band, Mark Laneganen omenaldia

Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz | KONTZERTUA

Mark Laneganen jarraitzaileek minez hartu zuten haren heriotza goiztiarra.Sortzaile ugariren inspiratzaile eta erreferente ere izan da, tartean, Petti musikariarentzat. Hala, hura omentzeko talde indartsu bat bildu du Pettik: Joseba Irazoki eta Ruben Caballerp gitarrei su ematen, eta Iñigo eta Igor Telletxea dotoreak, baxuaren eta bateriaren agintean, hurrenez hurren. Guztiek emango dute beren onena eszenatokiaren gainean, Pettiren ahots sendo eta iradokitzailearekin batera.

Petti Band, Mark Laneganen omenaldia Jimmy Jazz aretoa

Mark Laneganen jarraitzaileek minez hartu zuten haren heriotza goiztiarra.
Sortzaile ugariren inspiratzaile eta erreferente ere izan da, tartean, Petti musikariarentzat. Hala, hura omentzeko talde indartsu bat bildu du Pettik: Joseba Irazoki eta Ruben Caballerp gitarrei su ematen, eta Iñigo eta Igor Telletxea dotoreak, baxuaren eta bateriaren agintean, hurrenez hurren. Guztiek emango dute beren onena eszenatokiaren gainean, Pettiren ahots sendo eta iradokitzailearekin batera.

09:30
13:30

Dantza plazan

Ihuda Ibaia zentroa, Trebiñu Trebiñu | IKASTAROA

Udalak 2024ko urtarrila, otsaila eta martxorako jarduera berri bat antolatu du, Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Euskal dantza eta herri folklorea Dantza Plaza batean hurbildu nahi ditu euskal dantza ezagunen bitartez. Animatuko zara? Erantsitako kartelean aurkituko duzu informazio guztia. Izena emateko: 945 36 06 29 telefonoan edo telecentro@condadodetrevino.es  

Dantza plazan Ihuda Ibaia zentroa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»