2023/12/28 21:00 - 22:00

ANTZERKIA

[JARDUNALDI MONSTRENKOAK] 'Artxibo biluzia', Metrokoadroka

[JARDUNALDI MONSTRENKOAK] 'Artxibo biluzia', Metrokoadroka
La Monstrenka, Kubo kalea, 1., Gasteiz

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten. "Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki", kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. 'Artxibo biluzia' pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna. Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da 'Artxibo biluzia'. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

https://entradium.com/es/events/artxibo-biluzia-metrokoadroka-erakustaldea-sortze-prozesuan-euskaraz-jornadas-monstrenkas-2023-jardunaldi-monstrenkoak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago