2023/12/28 12:00 - 14:30

PROPOSAMENA

Bermu okerra

Bermu okerra
Kontrastako taberna, Mendialdea Harana

Asteriskes kolektiboak, Arabako Mendialdeko eta inguruetako identitate disidenteok osaturikoa, abenduaren 28rako hitzordu ederra antolatu du. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokaturiko Kontrasta herrian BERMU OKERRA jaialditxoa hain zuzen ere.
Transfeminismotik gauzatutako kontzertu sorta, giro jatorrean solastu eta dantzatzeko aukera emango digute gonbidatutako musika taldeak: NUTURK, LAS KLITORIXXX, GALBAIE eta ITZALA. Eguerdiko 12etatik aurrera zuzeneko musika eta pintxo nahiz razioak izango dira Kontrastako Tabernan hurbiltzen den ororentzat,

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago