2023/12/28 21:00 - 22:00

KONTZERTUA

Petti Band, Mark Laneganen omenaldia

Petti Band, Mark Laneganen omenaldia
Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz

Mark Laneganen jarraitzaileek minez hartu zuten haren heriotza goiztiarra.
Sortzaile ugariren inspiratzaile eta erreferente ere izan da, tartean, Petti musikariarentzat. Hala, hura omentzeko talde indartsu bat bildu du Pettik: Joseba Irazoki eta Ruben Caballerp gitarrei su ematen, eta Iñigo eta Igor Telletxea dotoreak, baxuaren eta bateriaren agintean, hurrenez hurren. Guztiek emango dute beren onena eszenatokiaren gainean, Pettiren ahots sendo eta iradokitzailearekin batera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago