Altueran aske sentitzen bazara eta erronkak gustuko badituzu, hau da zure aukera. Erronka desberdinak dituzten bost gune, errezenetatik hasita zailenetaraino heldu arte. Tirolinak, lianak, uztaiak, infernuko zeharkaldia... eta gainditu beharko dituzuen joko gehiago! Baina... esfortzuak bere saria izango du. Atxeta Baserrian Maider Undaren eskutik oraindik Gorbeian mantentzen den ogibidea deskubrituko dugu. Artaldea gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berezia egiteko behar diren ardien esnea eta hain tradizio garrantzitsua hiltzen uzten ez duten pertsonak. Izen-emateak irailaren 22tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
11:00-12:00: Rafa plazan (Gaztetxe ondoko plazan) umeentzako gunea. Kimuak aisialdia taldeak antolatua. Judimendiko Zunba herrikoia. Txan magoaren ikuskisuna. 12:00etan, Gasteizko erdialdean eta alde zaharrean, Judimendiko joaldunak, Arai erraldoi konpartsa, Gasteiz Kantuz. 12:00etan, Farolonen, OroiTour, Lander Garciaren eskutik. 20:00etan, Errekaleor. Willis Drummond, Miren Narbaiza, Aitor Garcia de Bikuña, Albina Stardust, Nakar musika taldea, Dj Eromena, Ander Solozabal, Ekaitz Ubera, Lekittoko Deabruak, Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal, Edurne Azkarate, Zarautzko Ginger taldea.
Bisita gidatuan Orgaz eta Barona dorreak ezagutuko dira. Arabako Erdi Aroko ondareak bizirik eta eskualdeen oraina eraikitzen jarraitzen duela erakusten duten bi adibide dira. 11:00etan, Orgaz familiaren dorrea. Elkargunea: Dorrea. (A-2122 errepidea, Fontetxa parean). 13:00etan, Barona familiaren dorrea. Elkargunea: Dorrea. (Real kalea, 11, Villanañe). Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia. Laguntzailea: Micaela Portilla Eskola, Añanako Kuadrilla eta Gaubeako Turismo Patronatua. Izena emateko epea: Jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte. Erreserbak: 945 101 070 / reservas@kalearte.com
Jolasean ikasteko eta dibertituz sentsibilizatzeko proposamena. Energía irisgarria eta ez kutsagarria lortzen saiatuko gara Floridako Parkean, Berosaurus arriskutsua behin betirako beza dezagun. 6-12 urte.
12:30. Familientzako sukaldaritza tailerra eta ondoren, prestatutakoarekin, bazkaldu (5€). Kirikino elkarteak kudeatuta. Isasi auzuneko basoan. 15:30. Bisita gidatua basoko muraletik. Kirikino elkarteak kudeatuta. Isasi auzuneko basoan. 16:00. Baratze-lanetan trebatzeko familientzako tailerra. Kirikino elkarteak kudeatuta. Isasi auzuneko basoan.
12:30ean, sukaldaritza tailerra; 15:30ean, basoko muraletatik bisita gidatua; 16:00etan, baratze tailerra.
Aldaketa Klimatikoa gizartearen erronka bilakatu da gaur egun. Antzezlan honek unibertsalak eta, zoritxarrez, gaurkotasun handikoak diren gai horietan sakontzea ahalbidetuko digu, gure pertsonaia nagusiaren haur begiradaren bidez. Euskal mitologia oso lotuta dago naturarekin, eta eguzkiloreak pisu handia du kulturan. Eguzkiloreak duen balio sinbolikoaren bidez, klima-aldaketak eragiten duen arazora hurbilduko gara. Obran, lorea landu behar da lortu ahal izateko, ez baita nahikoa bilatzea; natura ez da berez kontserbatzen, urratsak eman behar dira zaindu eta mantentzeko. Publikoa: Haurrak. 6 eta 12 urte bitarteko haurrak, heldu bat lagun dutela
4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta matrikula 3 eurokoa da.
Bertsolariak: Sabin Abarrategi, Maddi Agirre, Irati Anda, Orlando Arreitunandia, Marta De Pedis, Aitor Ugarte Gai-emaileak: Oier Azkarraga Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkarte.
Urriaren 19tik 29ra, hamar egunez, baliabideak eman eta ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko. Ekimenak iraun bitartean, hainbat aholku eta baliabide eskainiko dizkiegu guraso, zaintzaile eta abarrei.
'Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak' Arabako zazpi kuadrilletako leku berezietan kontzertu bira bat da. Karlos Subijanak bere disko berriko obrak eta beste asko joko ditu, Xabier Mtz. Otxagabia bibolin jolearekin batera eta Xuxurlaka bikotearekin ( Ainara Moreno arpa edo mainura eta Patxi Villen Irlandako musika tresnekin). Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Kontzertu bakoitzean bertako artista gonbidatu bereziak egongo dira.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera? Dantza ikuskizunean, 7 interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik Publiko: Adin guztiak. Iraupena.- 65' Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa, Eneko Balerdi Eizmendi.
Dagoeneko zabalik dago "17. logela" ihes gelan (scape room) parte hartzeko izen-ematea. Urriaren 20, 21 eta 22an izango da, Aldai plazan, beren-beregi prestatutako kamioi handi batean. 20 txanda izango dira, 40 minutu ingurukoak. Bakoitzean gehienez 5 pertsonak parte hartu ahal izango dute, betiere 16 urtetik gorakoak. Jarduera euskaraz egingo da; izan ere, 'Euskaraz barra-barra' kanpainaren barruan dago. Dakizunez, bere helburua da erosketak eta gestioak euskaraz egin ahal izateko establezimenduak identifikatzea: Laudion, dagoeneko, 82 negozio ditugun kanpainan partaide eta horretarako identifikatuta. "17. logela" ihes-gelan parte hartu nahi baduzu, erreserbatu zure txanda hemen: https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/