2023/10/20 - 2023/10/22 10:00

PROPOSAMENA

'17. logela' ihes gela

'17. logela' ihes gela
Laudio, Aiaraldea Laudio

Dagoeneko zabalik dago "17. logela" ihes gelan (scape room) parte hartzeko izen-ematea. Urriaren 20, 21 eta 22an izango da, Aldai plazan, beren-beregi prestatutako kamioi handi batean. 20 txanda izango dira, 40 minutu ingurukoak. Bakoitzean gehienez 5 pertsonak parte hartu ahal izango dute, betiere 16 urtetik gorakoak. Jarduera euskaraz egingo da; izan ere, 'Euskaraz barra-barra' kanpainaren barruan dago. Dakizunez, bere helburua da erosketak eta gestioak euskaraz egin ahal izateko establezimenduak identifikatzea: Laudion, dagoeneko, 82 negozio ditugun kanpainan partaide eta horretarako identifikatuta. "17. logela" ihes-gelan parte hartu nahi baduzu, erreserbatu zure txanda hemen: https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago