Aldaketa Klimatikoa gizartearen erronka bilakatu da gaur egun. Antzezlan honek unibertsalak eta, zoritxarrez, gaurkotasun handikoak diren gai horietan sakontzea ahalbidetuko digu, gure pertsonaia nagusiaren haur begiradaren bidez. Euskal mitologia oso lotuta dago naturarekin, eta eguzkiloreak pisu handia du kulturan. Eguzkiloreak duen balio sinbolikoaren bidez, klima-aldaketak eragiten duen arazora hurbilduko gara. Obran, lorea landu behar da lortu ahal izateko, ez baita nahikoa bilatzea; natura ez da berez kontserbatzen, urratsak eman behar dira zaindu eta mantentzeko. Publikoa: Haurrak. 6 eta 12 urte bitarteko haurrak, heldu bat lagun dutela
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.