2023/10/21 19:00 - 20:00

DANTZA IKUSKIZUNA

GenEROA, Kimua dantza kolektiboa

GenEROA, Kimua dantza kolektiboa
Bengolarra frontoia. Ondategi, Gorbeialdea Zigoitia

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera? Dantza ikuskizunean, 7 interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik

Publiko: Adin guztiak. Iraupena.- 65' Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa, Eneko Balerdi Eizmendi.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago