Asteazkena, otsailak 17



17:30

Irakurle klub feminista

Telematikoa, Aiaraldea | IRAKURLE KLUBA

Laia Eskolak online bidezko irakurketa klub feministaren edizio berri bat antolatu du. Josune Muñoz izango da saioko gidaria. Bi liburu landuko dira saioan; Aizpea Goenagaren 'Santxa' eta Eneritz Artetxeren 'Karanbola hirukoitza'. Jitsi aplikazioa erabilita egingo da jarduera. Esteka lortzeko mezua bidali cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera edo 686587889 telefonora deitu.  

Irakurle klub feminista Telematikoa

Laia Eskolak online bidezko irakurketa klub feministaren edizio berri bat antolatu du. Josune Muñoz izango da saioko gidaria. Bi liburu landuko dira saioan; Aizpea Goenagaren 'Santxa' eta Eneritz Artetxeren 'Karanbola hirukoitza'. Jitsi aplikazioa erabilita egingo da jarduera. Esteka lortzeko mezua bidali cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera edo 686587889 telefonora deitu.  


18:00

'Emakumeak dantzetan: gezur baten historia'

Aramaioko Kultura Etxea, Gorbeialdea Aramaio | HITZALDIA

Oier Araolaza Arrieta dantzaria da. Eibarko Kezka dantza taldean eta Donostiako Argia dantzari taldean aritzen da dantzari. Horrez gain, kurrikulum luzea du baina aipagarria da 2020an “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” liburua argitaratu zuela eta horixe izango du hizpide Aramaioko hitzaldian.

'Emakumeak dantzetan: gezur baten historia' Aramaioko Kultura Etxea

Oier Araolaza Arrieta dantzaria da. Eibarko Kezka dantza taldean eta Donostiako Argia dantzari taldean aritzen da dantzari. Horrez gain, kurrikulum luzea du baina aipagarria da 2020an “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” liburua argitaratu zuela eta horixe izango du hizpide Aramaioko hitzaldian.


18:30

[MENDI TOUR] 'Mendian hil, hirian hil'

Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak. Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onenaren saria jaso du 'Mendian hil hirian hil'. Zaintza aringarrietan espezialista den Iñaki Peña medikuak hausnarketarako gonbitea egiten du: zenbateraino eta zertan da desberdin heriotza mendian eta hirian? Era batera edo bestera, senide edo lagun maitatuak galdu dituztenen testigantzak. Vital Fundazioa da antolatzeaz eta emanaldi aipagarrienak aurkezteaz arduratzen den erakundea. *Jatorrizko bertsioan eskaintzen dira pelikulak, azpitituluekin. Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan. Sarreren prezioa 5 €-koa da saio bakoitzeko.

[MENDI TOUR] 'Mendian hil, hirian hil' Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak.

Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onenaren saria jaso du 'Mendian hil hirian hil'. Zaintza aringarrietan espezialista den Iñaki Peña medikuak hausnarketarako gonbitea egiten du: zenbateraino eta zertan da desberdin heriotza mendian eta hirian? Era batera edo bestera, senide edo lagun maitatuak galdu dituztenen testigantzak.

Vital Fundazioa da antolatzeaz eta emanaldi aipagarrienak aurkezteaz arduratzen den erakundea.

*Jatorrizko bertsioan eskaintzen dira pelikulak, azpitituluekin.

Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan. Sarreren prezioa 5 €-koa da saio bakoitzeko.


19:00

[HITZ ADINA MINTZO] Mankanyera

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | AURKEZPENA

Urte berriko bigarren hizkuntza izango da mankanyera, Iruran bizi den Jorge Naur Mango Barai guinea bissautarrak aurkeztuko diguna. Guinea Bissauko hizkuntzarik nagusiena kriola da, jende guztiak erabiltzen du. Guinea Bissaun etnia ezberdin asko daude, eta bakoitzak bere hizkuntza du. Jorge Mangorena mankanyera da, hizkuntza zaharra, ahoz belaunaldiz belaunaldi pasatzen dena. Azken urteetan, Afrikako beste hizkuntza asko bezala, mankanyera ere geroz eta jende gutxiagok daki.

[HITZ ADINA MINTZO] Mankanyera Oihaneder Euskararen Etxea

Urte berriko bigarren hizkuntza izango da mankanyera, Iruran bizi den Jorge Naur Mango Barai guinea bissautarrak aurkeztuko diguna.

Guinea Bissauko hizkuntzarik nagusiena kriola da, jende guztiak erabiltzen du. Guinea Bissaun etnia ezberdin asko daude, eta bakoitzak bere hizkuntza du. Jorge Mangorena mankanyera da, hizkuntza zaharra, ahoz belaunaldiz belaunaldi pasatzen dena. Azken urteetan, Afrikako beste hizkuntza asko bezala, mankanyera ere geroz eta jende gutxiagok daki.


19:00

'Kutsidazu Bidea Ixabel' musikala

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan. Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal. Antzerkigintza: Aitziber Garmendia eta Patxi Barco. Zuzendaria : Patxi Barco. Zuzendari musikala: Joli Paskualena.

'Kutsidazu Bidea Ixabel' musikala Principal antzokia

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

  • Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal.
  • Antzerkigintza: Aitziber Garmendia eta Patxi Barco.
  • Zuzendaria : Patxi Barco.
  • Zuzendari musikala: Joli Paskualena.


11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»