2021/02/17 18:30 - 19:30

IKUS-ENTZUNEZKOA

[MENDI TOUR] 'Mendian hil, hirian hil'

[MENDI TOUR] 'Mendian hil, hirian hil'
Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak.

Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onenaren saria jaso du 'Mendian hil hirian hil'. Zaintza aringarrietan espezialista den Iñaki Peña medikuak hausnarketarako gonbitea egiten du: zenbateraino eta zertan da desberdin heriotza mendian eta hirian? Era batera edo bestera, senide edo lagun maitatuak galdu dituztenen testigantzak.

Vital Fundazioa da antolatzeaz eta emanaldi aipagarrienak aurkezteaz arduratzen den erakundea.

*Jatorrizko bertsioan eskaintzen dira pelikulak, azpitituluekin.

Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan. Sarreren prezioa 5 €-koa da saio bakoitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide